20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBAREN BAT-EGITEA ETA ZATITZEA

12.1.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

80. artikulua gutxienekoen aginduzko manua da, eta ezin izango da beherantz aldatu

estatutu-erregulazioaren bidez, ez barne-araubideko erregelamenduaren bidez, ez bat

egiten duten kooperatiben batzarren nahiaren bidez. Esan liteke artikulu horretan sozietatezuzenbidearen

arauketa klasikoa jaso dela, kooperatiben berezitasunetara egokituta.

Artikuluak, hurrenez hurren, hiru zenbakitan arautu ditu bat-egite motak edo modalitateak,

bat-egiteak nahitaez ekarriko dituen ondorioak eta azkentzen diren kooperatiben nahitaezko

sozietate-funtsen xedea.

4/1993 Legearen 76. artikuluan bezala, orain indarrean dagoen 80. artikuluaren 1. zenbakiak

sozietate-zuzenbidean dauden bi aukera klasikoak aipatzen ditu, bat-egiteari dagokionez:

kooperatiba-sozietate berria sortzearen ziozko bat-egitea (gutxienez, bi kooperatibaren bategitearen

emaitza) eta xurgatze bidezko bat-egitea (lehendik dagoen sozietate batek beste

bat edo gehiago xurgatzearen emaitza). Kooperatibak bat egin dezake, bai kooperatiba batek

baino gehiagok bat eginda, kooperatiba berria sortzeko, bai lehendik dagoen kooperatiba

batek beste kooperatiba bat edo gehiago xurgatuta.

Legean arautu den bat-egitea kooperatiben arteko bat-egitea da, baina horrek ez du esan

nahi kooperatibek, nahitaez, euskal araudiari lotuta egon behar dutenik. Bat-egiteak euskal

legearen mendeko kooperatibak eta beste autonomia batzuetako legearen edo estatuko

legeriaren mendeko kooperatibak hartzen dituenean, Kode Zibilaren nazioarteko zuzenbide

pribatuari buruzko araudira jo beharko dugu. Horrela, 9.11. artikuluaren bigarren paragrafoak

dioena, 16.1.1 artikuluarekin lotuta, aplikatuz gero, kooperatiba bakoitzari dagozkion

egintzak zuzenean aplikagarria zaion legearen arabera arautuko dira (hots, kooperatibari

lotuta legearen arabera), eta banako-egintzak, aldiz, kooperatiba berriak edo xurgatzaileak

bete behar duen legearen arabera. Hala ere, batzuetan, aztertu beharko da ondoriozko

kooperatibak bete beharreko baldintza batzuk prozesu osoan bete behar diren.

Artikuluaren 2. zenbakian, sozietateen zuzenbideak azaltzen duenez, bat-egiteen kasuei

ohituraz doazkien ondorio guztiak jaso dira: xurgatutako kooperatibak desegitea, eta,

ondorioz, berria sortzea; sozietate-ondasunak eta bazkideak kooperatiba berriari edo

xurgatzaileari eskualdatzea. Hala, kooperatiba berria sortzeko bat egiten duten kooperatibak

edo xurgatzen direnak desegin egingo dira, likidaziorik egin beharrik gabe, eta sozietateondasunak

kooperatiba berriari edo xurgatzaileari eskualdatuko zaizkio oso-osorik eta

batera, eta berriak bere gain hartuko ditu azkentzen diren eskubide eta betebeharrak eta, era

berean, bazkideak.

Osoko eskualdaketa horri esker, ondasun, eskubide eta betebehar guztiak egintza bakarrean

eskualdatuko zaizkio sozietate sortu berriari, eta hura izango da sozietatea osatzen duten

guztien ondorengoa.

Hirugarren zenbakiak, nahitaezko sozietate-funtsen banaezintasun-printzipioaren arabera,

ezarri du bat-egitearen ondorioz azkentzen diren kooperatiba-sozietateen nahitaezko

sozietate-funts guztiak kooperatiba berriaren edo xurgatzailearen funtsetan barruratuko

direla.

Aurreko zenbakian xedatutakoa urratzen bada, gainera, arau-hauste oso astunetan arautzen

diren zehapenak ezar litezke, Kooperatiben Legearen beraren 159.2.c) letrak xedatutakoari

jarraiki (aurreko legearen 139.3 artikuluaren c) letran ageri den eduki berdina).

288

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!