20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

12. KOOPERATIBAREN BAT-EGITEA ETA ZATITZEA* 1.

12.1. Bat-egitearen modalitateak eta ondorioak

80. artikulua.– Bat-egitearen modalitateak eta ondorioak.

1.– Kooperatibek bat egin ahal izango dute, dela kooperatiba batzuk batu eta beste

berri bat sortuta, dela sorturik dagoen kooperatiba batek beste bat edo batzuk

bereganatuta.

2.– Kooperatiba berri batean bat egiten duten kooperatibak edo beste kooperatiba

batek bereganatzen dituen kooperatibak desegingo dira, baina ez dira likidatuko.

Haien sozietate-ondareak, denak batera, eskualdatuko zaizkio kooperatiba berriari

edo kooperatiba bereganatzaileari, zeinek bereganatuko baitituzte azkentzen diren

kooperatiben eskubideak eta betebeharrak. Era berean, kooperatiba berrian edo

bereganatzailean sartuko dira bat-egitearen ondorioz azkendutako kooperatibetako

bazkideak.

3.– Kooperatiba berria edo kooperatiba bereganatzailea jabetuko da bat-egitearen

ondorioz azkentzen diren kooperatiben nahitaezko funts guztiez.

12.1.1. Sarrera

Bat-egiteak elkartzeko beharrari erantzun ohi dio, ikuspegi ekonomikotik trinkoago batu

eta proiektu bat partekatzen dela. Sinergiak sortu ohi ditu. Kooperatiben arteko bat-egiteek

bi kooperatiba-sozietateri edo gehiagori eragiten diete, eta berdin dio autonomia bateko

lege bati edo beste lege bati lotuta dauden, bata euskal legeari eta bestea estatuko legeari

lotuta dauden, eta, ondorioz, kooperatibetako guztiak edo batzuk azkentzen dira, guztien

bazkideak eta bat egindako sozietateen aktiboak eta pasiboak erakunde bakar batera biltzeko.

Erakunde berria kooperatiba sortu berria izan daiteke edo, bestela, bat-egitean parte hartu

duen kooperatibetako bat izan daiteke (xurgapen bidezko bat-egitea).

Bi kooperatiben arteko bat-egiteak gertaera biziki konplexuak dira; izan ere, kapitalsozietateetan

sortzen diren ohiko kontuei (ondareen bateratzea) jarduera kooperatibizatu

oso desberdinetan jardun dezaketen bazkideak bateratzearen ziozkoak gehitu behar zaizkie

(kasurako, kooperatiba-mota desberdinen arteko bat-egiteak direnean).

12.1.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

80. artikuluaren testua bat dator, hitzez hitz, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993

Legearen 76. artikulu zaharraren edukiarekin (hizkera inklusiboaren erabilera gorabehera,

legezko testu osoan gertatzen den moduan).

* Iñigo Nagore Aparicio jaunak, Zuzenbideko doktoreak, LEGALKIDE ABOGADOS SLPko bazkideak,

UPV/EHUko irakasle elkartuak (Enpresa Zuzenbidearen Arloa) eta BITARTU-Kooperatiben Arbitrajeko

Euskal Zerbitzubitartekariak, egindako iruzkina.

287

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!