20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ESTATUTUAK ALDATZEA

Azken ondorio horietarako, gogora dezagun legearen 39.6 artikuluan jasotako betebeharra,

Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko erabakiak aurkezteko epeari dagokionez, nahitaezko

izapideak egin ondoren. Erabakiak akta onartu eta hurrengo hogeita hamar egunen barruan

aurkeztu beharko dira.

Bi artikulu horietatik datozen eskubideei doakienez, bazkideak izango dira hartzaile

nagusiak. Izan ere, bazkideentzat dira informazio-eskubidea indartzen duten bermeak:

deialdia behar bezala argitzeko betebeharra, proposatutako aldaketaren testu osoa aztertzeko

eskubidea, justifikazio-txostenarena, eta dokumentu horiek doan bidaltzeko ere eskatzeko

eskubidea.

Bereziki, aldaketak kooperatiba-motaren aldaketari edo sozietatearen xedearen funtsezko

aldaketari eragiten dionean xedatzen den banantze-eskubidearen hartzaile dira bazkideak.

Goian esan dugu xedapen horien zeharkako hartzaileak egon badaudela; izan ere, gure

ustez, izendapenari, helbideari edo sozietatearen xedeari buruzko aldaketak zabalkunde

handiko egunkari batean argitaratzeko betebeharraren helburua da aldaketa garrantzitsu

horiek gizarteratzea eta kooperatibatik kanpoko pertsonei komunikatzea. Eta hori guztia,

pertsona horientzat oso garrantzitsua delako ezagutza hori, kooperatibarekin beste zeinahi

harreman- mota dutelako lehendik euren trafiko juridikoaren esparruan.

Beste alde batetik, 79. artikulua administratzaileentzat da, sozietatearen egoitza udalerri

baten barruan aldatzea erabakitzeko eskumenaren esleipenaren hartzaile diren aldetik, bai

eta kooperatibarentzat berarentzat ere, aukera hori estatutuetan jasoz gero, debekua ezarri

ahal delako.

11.5. Beste arau aplikagarri batzuk

Estatuko kooperatiben araubidearen erregulazioa Kooperatibei buruzko uztailaren 16ko

27/1999 Legean jasota dago. Lege hori ez da Euskadin aplikatzekoa, ezpada, euskal araudiak

izan ditzakeen hutsuneak osatzeko kasuetan.

Estatuko araudiak ez du EAEkoak bezain sistematikoki arautzen, eta berariazko kapitulu bat

eskaintzen dio estatutua aldatzeko prozedurari. Artikuluetan zehar, prozedura horri eragiten

dioten betekizun jakin batzuk aletzen ditu, baina horiek ez datoz bat euskal araudiarekin. Era

berean, artikulu horiek ez dute arautzen hemen jasotzen ez den gairik, eta, beraz, legeak ezin

du bete hutsuneak osatzeko eginkizunik.

Atal honetan, Kooperatiben Erregistroaren Erregelamenduan jasotako araudia aipatzea

komeni da; izan ere, legean jasota dagoen aldaketa-erabakia eskritura publiko bihurtzeko

derrigortasunaz gain, eskritura horren edukiaren berariazko eduki xehatua ezartzen du

erregelamenduak; ildo horretan, gogora dezagun, eduki horren egiaztapena erregistroak

berak inskripzioa ebatzi aurretik egiten duen azterketaren barruan dagoela. Hau da: hartutako

aldaketa-erabakia, erantsitako edo aldatutako artikuluen hitzez hitzeko transkripzioa,

txostena eta deialdia behar bezalako argitasunez idatzi izanaren egiaztagiria, tresna publikora

helarazita, eta, hala badagokio, aldaketa argitaratzen duen iragarkia ere erantsita.

285

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!