20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ESTATUTUAK ALDATZEA

barruan aldatzean datzanean. Zeharo indargabetu daitekeen xedapena da; izan ere, edukia

hitzez hitz hartuta, estatutuek aurkako xedapenik ezarri ezean baliatu ahal baita aukera

hori. Edo, bestela esanda, administrazio-organoari eskumen hori esleitzea saihets dezakegu,

estatutuetan jarduera horren aurkako aipamena gehituta.

Indar lotesleari buruzko atal hau ixteko, egokia iruditu zaigu lege berriaren bigarren

xedapen iragankorraren edukia gogoratzea; xedapen horren bidez, ezarri da kooperatiba

guztiek nahitaez egokitu behar dutela estatutuen edukia lege berriaren xedapenetara, bi

urteko epean, legea indarrean jarri eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Ondorioz,

kooperatiba guztiak behartuta daude estatutuak aldatzera, aurretiaz azaldu bezala, 2022ko

urtarrilaren 30a baino lehen.

Arestian azaldutako manua bete ezean, aurreko araudiak ex lege edo legearen xedapenez

desegitera behartzen zituen estatutuak egokitzen ez zituzten kooperatibak, baina, oraingo

honetan legelariak ondorio laxoagoaren alde egin du, eta erregistroaren blokeo moduko bat

ezarri du, egokitzapen egokia egiaztatzen den arte.

11.4. Esanahi praktikoa

Atal honetan, aztertutako xedapenen hartzaileak zein diren aztertuko dugu.

Xedapenok eragiten dieten kooperatibei dagokienez, 78. eta 79. artikuluak edozein

kooperatiba-motatan dute eragina, edozein motatakoak edo egituratakoak direla ere. Lege

berriaren aplikazio-eremuan dagoen edozein kooperatibak zorrotz bete beharko ditu xedapen

horiek, estatutuak behar bezala aldatze aldera.

78. artikuluak subjektu ugariri eragiten die: aldaketaren sustatzaileei, administratzaileei,

bazkideei eta, zeharka, kooperatibatik kanpoko hirugarrenei. Eta lotura hori bi alderditan

gauzatzen da: eskubideak sortzea eta betebeharrak sortzea.

Alde batetik, aldaketa-proposamenaren egileek egin behar dute aldaketaren justifikaziotxostena.

Normalean, administratzaileek hartuko dute aldaketaren ekimena, horiek baitira

estatutu-araubideak izango dituen aldaketa-beharrizanen berri errazena izan dezaketenak.

Hori guztia gorabehera, legegileak atea ireki du bazkideetatik edozeinek egokitzat jotzen

dituen aldaketak proposa ditzan; kasu horretan, aldaketa proposatzen duen justifikaziotxostena

idazteaz arduratu beharko da.

Horri dagokionez, aldaketa Batzar Unibertsalean egiten bada, baldintza horretatik

salbuesteari buruz arestian aipatutakoari helduko diogu.

Aldaketa-proposamenari lotutako izapidea hasi ondoren, gainerako betebeharrak

administratzaileentzat dira, argi eta garbi, bazkideen eskubideak babesten dituzten bermeak

eta zuhurtziako neurriak barneratzen diren izapideen arduradun diren aldetik. Gauzak

horrela, administratzaileak arduratzen dira deialdia behar bezain argi idazteaz, bazkidearen

informazio-eskubidea bertan sartzeaz, argitalpen egokiak egiteaz, hala badagokio,

proposatutako aldaketen testu osoa eta justifikazio-txostena bazkideen eskura jartzeaz,

erabakiak eskritura publikoan jasotzeaz eta erabakiak Kooperatiben Erregistroan inskriba

daitezen aurkezteaz.

284

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!