20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

DOKUMENTAZIO ETA KONTABILITATE SOZIALA

3.– Zabarkeria profesionalik izanez gero, legelari aholkulariak arlo zibiletik erantzun

beharko du kooperatibaren aurrean, haren bazkideen aurrean eta hirugarren ezbazkideen

aurrean.

4.– Legelari aholkularia ezin daiteke izan, bateraezinak baitira haien funtzioak, ez

zuzendari kudeatzaile, ez administratzaile, ez errekurtso-batzordeko kide, ezta

zaintza-batzordeko kide ere.

5.– Kooperatibaren eta legelari aholkulariaren arteko harremana izan daiteke zerbitzuerrentamendukoa

(langile profesional gisa, lan-kontratupekoa) edo sozietateharremana

(kooperatibako bazkide langile gisa edo lan-bazkide gisa).

Abokaturik izanez gero, zerbitzu hori kooperatiben batasunek edo federazioek

eta beste kooperatiba batzuek eman ahal izango dute, eta abokatuek izango dute

irizpena exekutatzeko erantzukizun profesionala. Abokatu horien eta aipaturiko

entitateen arteko harremanak ez badira profesional liberal gisa emandako zerbitzuerrentamendukoak,

entitate horiek arlo zibiletik erantzungo dute, abokatuarekin

batera, legelari aholkulari kargua egikaritzean kooperatibari sortutako kalteengatik.

10.5.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Artikulu honek ez du aldaketarik izan 1993ko araudiaren aldean. Azken horretan gehitu zen

lehen aldiz legelari aholkularia, kooperatibaren barruko irregulartasun juridikoak saihesteko

helburuz.

Nolanahi ere, legelari aholkulariaren erregulazioa berria da etxebizitza-kooperatiben kasuan,

horietan, eginkizun handiagoak baitituzte (EKLren 117. artikulutik 122.era). Egoera hori ez

da gertatzen arauan jasotako beste kooperatiba batzuei dagokienez. Legelari aholkulariaren

aldeko irizpena behar da, oro har jasotakoaz gain, jarduera-multzo jakin bat bideratzeko,

iruzkin honetako etxebizitza-kooperatibei buruzko kapituluan zehazten den bezala. Ekinbide

horren bidez, etxebizitza-kooperatibetan parte-hartze eraginkorra eta kudeaketa demokratikoa

bermatzeko helburua lortu nahi da, funtsezko eragiketa juridiko-ekonomikoei buruzko irizpena

behar baitute.

10.5.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Legelari aholkularia nahitaezkoa da kooperatibek urteko kontuak kanpo-auditoretzaren

mende jarri behar badituzte, merkataritza-araudiaren arabera. Betebehar hori, 10.4.3 atalean

adierazi den bezala, KSLren 263.2 artikuluak legez ezarritako mugak gainditzen direnean

gertatzen da.

Legelari aholkularia izendatzea nahitaezkoa bada, kooperatibako administratzaileek

erabakiko dute kargu hori nork betetzen duen.

Dena dela, eginkizun hori (4. atala) bateraezina da kooperatibaren barruko honako zeregin

hauekin:

• Zuzendari kudeatzailea.

• Administratzailea.

277

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!