20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

DOKUMENTAZIO ETA KONTABILITATE SOZIALA

• Euskadiko Kooperatiben Erregistroan egingo da.

• Epea hilabetekoa izango da onartzen denetik, eta enpresei oro har aplikatzen zaien

berbera izango da.

• Urteko kontuak, auditoretza-txostena eta kudeaketa-txostena gordailutu behar dira.

Artikuluak aipatzen ez badu ere, informazio ez-finantzarioaren egoera-orria barneratuta

dagoela ulertu behar da, KSLren 279.1 artikuluarekin bat etorriz, kudeaketa-txostenetik

bereiz egin bada.

• Administratzaile guztiek sinatu behar dituzte urteko kontuak, eta sinaduretako bat falta

bada, horren arrazoia adierazi behar da. Oro har, enpresei eskatzen zaien baldintza

berdina da.

EKLren 17. artikuluak, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren funtzioez diharduenak, c)

atalean adierazten du bere eginkizuna dela aurkeztutako dokumentuak legeak eskatutakoak

direnetz kalifikatzea, batzar orokorrak behar bezala onartuta dauden eta nahitaezko sinadurak

dauden ala ez egiaztatzea.

Urteko kontuak gordailutzeko prozedura zehatzak Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren

erregelamenduan jasota dago, eta, arestian aipatu bezala, bertan ezarri da araudi berria egingo

dela, EKLk txertaturiko berrikuntzetara egokitzeko (EKLren 4. xedapen gehigarria).

10.4. Kontu-auditoretza

76. artikulua.– Kontu-auditoretza.

1.– Kooperatibek kanpo-auditoretza baten mende jarriko dituzte, Kontu Auditoretzari

buruzko Legean eta lege hori garatzen duten arauetan ezarritako baldintzetan,

kooperatiben urteko kontuak eta ekitaldiko kudeaketa-txostena honako egoeraren bat

gertatzen denean:

a) Gainditzen direnean erregelamenduz finkatutako mugak, honako hauei

dagozkienak gutxienez: negozio kopurua, balantzearen araberako aktiboaren

zenbateko osoa eta enpleguen batez besteko kopurua, aipaturiko legearen edo

hura garatzeko arauen aplikazioaren ondoriozkoak.

b) Hala eskatzen duenean batzar orokorraren deialdia egiteko eskatzen den

gutxieneko bazkide kopuru berak, betiere hori eskatzen dutenek aurre egiten

badiete auditoretzak dakartzan gastuei, hargatik eragotzi gabe gastuon

zenbatekoak itzultzea funtseko akatsik edo irregulartasunik antzematen bada

kontabilitatean.

c) Estatutuek xedatzen dutenean, edo hala erabakitzen duenean batzar orokorrak

edo artezkaritza-kontseiluak edo zaintza-batzordeak.

2.– Batzar orokorrak izendatuko ditu kontu-auditoreak. Nolanahi ere, batzar orokorrak

egokiro izendatzen ez baditu edo izendatutako pertsonek ezin badituzte beren funtzioak

bete, administratzaileek izendatu ahalko dituzte auditoreak, eta horren berri emango

diote batzar orokorrari hark egiten duen lehenengo bilkuran.

273

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!