20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

DOKUMENTAZIO ETA KONTABILITATE SOZIALA

desgaitasuna duten pertsonen inklusioa eta irisgarritasun unibertsala bultzatzeko hartu

diren neurriak barne.

• Giza eskubideen errespetua, behar bezalako arreta-prozedurak, giza eskubideak

urratzen dituzten arriskuak prebenitzeko prozedurak eta, hala badagokio, egindako

abusuak arintzeko, kudeatzeko eta konpontzeko neurriak aplikatuz, besteak beste.

• Ustelkeriaren eta eroskeriaren aurkako borroka: ustelkeria eta eroskeria prebenitzeko

hartutako neurriak; kapitalen zuriketaren aurka borrokatzeko neurriak, fundazioei eta

irabazi-asmorik gabeko erakundeei egindako ekarpenak.

• Sozietateak berak jasangarritasunarekin duen konpromisoaz denaz bezainbatean,

hornitzaileak eta azpikontratak, kontsumitzaileak edo informazio fiskala herrialdeka.

Atal horietako bakoitzaren eduki zehatzak Merkataritza Kodearen 49. artikuluan bertan

zehaztuta daude, bana-banaka. Era berean, adierazten da behartutako enpresek lehendik dauden

esparruetan oinarritu behar dutela, hala nola EMAS (ingurumen-kudeaketa eta -auditoretzako

sistema), GJH (garapen jasangarrirako helburuak) edo GRI (global reporting iniciative)

esparruetan, horietako gutxi batzuk aipatzearren.

Bestalde, enpresak atal horretan araututako gairen batean politikarik aplikatzen ez badu,

informazio ez-finantzarioaren egoera-orriak horri buruzko azalpen argia eta arrazoitua

emango du.

Informazio ez-finantzarioaren egoera-orriaren edukiaren publizitateari dagokionez, jendearen

eskura jarriko da, doan, eta erraz eskuratzeko moduan egongo da sozietatearen webgunean,

finantza-urtea amaitu eta hurrengo sei hilabeteen barruan, eta bost urterako (MKren 49.9

artikulua).

Azkenik, gogorarazi behar da kooperatibetako bazkideek informazio-eskubidea aitortuta

dutela, eta, kooperatibaren kontabilitateari, emaitzei eta egoera ekonomikoari dagokienez,

honako alderdi hauetan zehazten dela, labur-zurrean esanda (EKLren 24. artikuluaren 3-6

atalak):

• Edozein bazkidek eska dezake idatziz kooperatibaren funtzionamenduari edo emaitzei

buruzko informazioa.

• Kontabilitateko dokumentazioa eskuragarri jarri behar da, batzar orokorrean, gaizerrendan

jasotakoari jarraiki, ekitaldiko kontuei edo zeinahi proposamen ekonomikori

buruz eztabaidatu behar denean. Halaber, bazkideek idatziz eskatu ahal izango dituzte,

batzarra egin baino bost egun lehenago, gutxienez, dokumentazio ekonomikoari

buruzko azalpenak eta argibideak, batzarraren ekitaldian erantzun daitezen.

• Gutxienez, boto sozial guztien ehuneko hamar ordezkatzen duten bazkideek

beharrezkotzat jotzen duten informazioa eskatu ahal izango dute, idatziz, une oro.

• Administratzaileek kooperatibaren aldagai sozioekonomiko nagusien berri eman

beharko diete bazkideei edo haiek ordezkatzen dituzten organoei, gutxienez hiru hilean

behin eta egokitzat jotzen duten modua erabiliz.

10.3.3.3. 75. artikuluaren 3. atalari buruzko iruzkinak

Azkenik, EKLren 75. artikuluaren hirugarren atalean, urteko kontuen gordailua aipatzen da:

272

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!