20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

DOKUMENTAZIO ETA KONTABILITATE SOZIALA

EKLren 75. artikuluaren lehen paragrafoa, 1993ko araudian gertatu legez, honela amaitzen

da: “bestalde, errespetatu behar ditu kooperatibaren araubide ekonomikoaren berezitasunak”.

Gai hori kooperatibei aplika dakizkiekeen kontabilitate-arauetan (KSKP) jaso da, hain zuzen,

funtsezko alderdietan, hala nola ekarpenetan edo nahitaezko funtsetan, emaitzen zehaztapenean

eta banaketa edo bazkideekiko harremanetan, besteak beste. Hona hemen, labur-labur:

• Bazkideek kooperatibari egiten dizkioten ekarpenak (bigarren araua) funts bereki

edo propio, finantza-tresna konposatu edo pasibo gisa kalifikatu daitezke, itzulgarriak

diren ala ez, eta ekarpenen ordainsaria nahitaezkoa den ala ez kontuan hartuta.

Bereizketa horrek desberdintasunak dakartza kasu bakoitzean egozten diren kontuei,

haien kontabilitate-balioztapenari eta urteko kontuen errubriketan duten kalifikazioari

dagokienez.

• Bazkideek kooperatibari egindako ekarpenen ordainsaria (bigarren araua)

kontabilitatean jaso daiteke, edo, bestela, emaitzaren banaketatzat hartu, ekarpenak

funts propio gisa kalifikatu badira, edo gastu gisa kalifikatu badira, azkenak nahitaezko

izaera badu.

• Nahitaezko erreserba-funtsa (laugarren araua) legezko erreserba bat da, eta kooperatiba

finkatzea, bermatzea eta garatzea du helburu. Euskadiko araudiaren kasuan, banaezina

da (EKLren 71 artikulua); beraz, kontabilitateko funts propiotzat jo behar da.

• Kooperatiben eta interes publikoko beste helburu batzuen hezkuntza-, prestakuntzaeta

sustapen-funtsa (seigarren araua) kooperatibetan nahitaez eratu behar diren

zenbatekoei lotzen zaie, bazkideei, langileei eta, hala badagokio, komunitateari, oro

har, onurak ekartzen dizkieten jarduera jakin batzuetan aplika daitezen (EKLren 72.

artikulua). Kontabilitatean, funts horren zuzkidura gastua da kooperatibarentzat,

eta funtsa pasibotzat, korrontetzat edo ez-korrontetzat joko da, mugaegunaren

arabera (urtebete baino gehiago edo gutxiago). Pasiboaren barruan, “hornidurak eta

kontingentziak” epigrafearen barruan jasotzen da.

• Emaitza zehaztean (zazpigarren araua), KPOn edo ETEen KPOn jasotako printzipio

eta nahitaezko arauak aplikatzea xedatu da, zortzigarren arautik hamargarrenera

bitartean jasotako arau espezifikoei kalterik egin gabe.

• Kooperatibako ekarpenez bestelakoak diren bazkideekiko harremanak ere badira

agindu honen xede, euren izaera espezifikoagatik. Hala, bazkideei eskuratutako

ondasun gisa kontabilizatu behar direla adierazi da (zortzigarren araua), bazkideei

eskuratutako lan-zerbitzu gisa (bederatzigarren araua) edo bazkideekiko eragiketen

ziozko diru-sarrera gisa (hamargarren araua).

• Emaitzen banaketak (hamaikagarren araua) ezartzen duenez, kooperatibak jarduerasail

bat baino gehiago darabilenean, emaitzaren banaketa eta galeren egozpena bereizita

egingo dira horietako bakoitzarentzat, betiere legeak horretarako aukera ematen badu

eta sozietatearen estatutuek hala galdatzen badute.

10.3.3.2. 75. artikuluaren 2. atalari buruzko iruzkinak

Kooperatibek urteko kontuak prestatzeari dagokionez, KSKPren hamahirugarren arauak

kooperatiben berezitasunak eta erabili beharreko ereduak jasotzen ditu (KSKPren I. eta

269

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!