20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

DOKUMENTAZIO ETA KONTABILITATE SOZIALA

Xedapen horiek berriak dira 93ko legeriarekin alderatuta, eta merkataritza-araudiaren

gainerakoarekin (254. artikulua eta hurrengoak eta KSLren 262. artikulua), kontabilitateplan

orokorrekin eta kooperatiben kontabilitate-arau espezifikoekiko koherentzia bilatzea

du helburu. Ez da beharrezkotzat jo KSLren 262. artikuluan xedaturik dauden kudeaketatxostenaren

edukiak zehaztea, ezta finantza-arlokoa ez den informazioaren egoera-orria ere.

Artikulu honen hirugarren paragrafoak, urteko kontuen eta beste dokumentu batzuen

gordailuari buruzkoak, ez du 1993ko arauaren edukia ezertan aldatzen.

10.3.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

10.3.3.1. 75. artikuluaren 1. atalari buruzko iruzkinak

Kooperatiben kontabilitateari aplika dakiokeen araudiari dagokionez, merkataritzako

legeriari eta kooperatibentzako berariazko araudiari lotu behar gatzaizkie. Ikuspegi praktikotik,

kooperatibek honako arau hauek aplikatu behar dituzte kontabilitatea kudeatzeaz denaz

bezainbatean:

• 2010eko aginduan (KSKP) jasotako berariazkoak, kooperatiba-sozietateen kontabilitatearauak

jasotzen dituena eta horientzat nahitaezkoa dena.

• KSKPk berariaz aldatzen ez duen guztiari dagokionez, kontabilitate-planak aplikatuko

dira, hau da, plan orokorra (1514/2007 ED), zein, hala badagokio, ETEentzako plan

orokorra (1515/2007 ED).

• Kontabilitatearen eta Kontu Auditoretzen Institutuak kontabilitate-plan orokorrak

garatzeko xedez onartu dituen arauak, nahitaez bete beharrekoak (aurrerantzean,

KKPPOO).

• Hala badagokio, direnak direlako jarduera ekonomikoei lotutako plan sektorialak.

• Kreditu-kooperatiben eta aseguru-kooperatiben kasuan, mota horretako erakundeentzat

ezarritako kontabilitate-araudi espezifikoa aplikatu behar dute, eta, beraz, horietan

berariaz arautzen ez den guztian soilik aplikatuko zaie KSKP.

• KSKPk kreditu-saila duten kooperatibentzat ezartzen duenez, sail horri dagokionez,

autonomia-erkidegoek KPO garatzeko onartzen duten berariazko araudia aplikatu

beharko dute. Euskadin ez da erregulazio hori egin, eta, beraz, kooperatibentzako

kontabilitate-arau espezifikoak aplikatuko dira.

• Kooperatiba batean sailak badaude, kontabilitate bereizia izan beharko dute,

kooperatibari doakion kontabilitate orokorra alde batera utzi gabe (EKLren 6.1

artikulua). Era berean, estatutuetan behar diren kontabilizazio bereiziko irizpideak jaso

ahalko direla ezarri da (6.2 d) artikulua). KSKPk sail bakoitzari buruzko informazioa

bereizita eman ahal izateko arauak jasotzen ditu, bai eta aktiboen bereizketa, ondare

garbiaren eta pasiboaren bereizketa eta galera-irabazien kontua atalka islatzen duten

ohiko ereduak eta laburtuak ere (hamahirugarren araua, 4 B paragrafoa).

• Kooperatiben batasunen, federazioen eta konfederazioei gagozkiela, kontabilitateari

eta kontu-auditoretzari buruzko lege orokorrean ezarritakoa aplikatuko da (EKLren

164.7 artikulua).

268

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!