20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

DOKUMENTAZIO ETA KONTABILITATE SOZIALA

2010ean, kooperatiba-sozietateen kontabilitate-alderdiei buruzko arauak onartu ziren

(EHA/3360/2010 Agindua, abenduaren 21ekoa), 2003ko aurreko araudia (ECO/3614/2003

Agindua) ordeztu zuena. 2010eko aginduak (aurrerantzean, KSKP), kooperatiba-enpresei

aplika dakizkiekeen kontabilitate-alderdiak edo berezitasunak jasotzen ditu, 2007ko bi errege

dekretuetan (KPO eta KPO ETEak) jasotako kontabilitateko araudi orokorra osatu eta egokitzen

dituela.

Kooperatiben kontabilitate-alderdiei buruzko arauek 13 manu eta bi eranskin dituzte, eta

urteko kontuen ereduak (eredu arrunta eta eredu laburtua) erantsi dira.

2003ko kontabilitate-sistema kooperatiboak, 2010ekoarekin alderatuta, jaso dituen

berrikuntzei dagokienez, alde batetik, esan behar da aukera ematen diela kooperatiba-sozietateei

kontabilitate-arau batzuk eskura izan ditzaten, finantza-informazioa ematen jarraitzeko

kontabilitate-plan orokorraren eta enpresa txiki eta ertainen kontabilitate-plan orokorraren

esparruan. Beraz, bat dator Europar Batasunak finantza-informazioari buruz onartutako barnearauekin,

baina 2003. urtean onartutako araudi bereziaren zati handi bat alde batera utzi gabe,

kasu batzuetan berrikuspen formal hutsak besterik ez baitzaizkio egin.

Bestalde, 2009ko abenduaren 31ra arte ezarritako epe iragankorra igarotzea ahalbidetu

du, funts propioen (eskatu ezin direnak) eta besteren funtsen (epe luzera eska daitezkeenak

eta pasibotzat jotzen direnak) arteko mugaketari dagokionez. Hala, erraztu ziren autonomiaerkidegoetan

legegintza-mailan egin beharreko aldaketak, kooperatibetako bazkideen

ekarpenen galdagarritasunik ezaren ingurukoak, artean, EAEko, Nafarroako eta Estatuko

legerian besterik ez baitzeuden jasota. Era berean, nahikoa denbora eman zen kooperatiben

estatutuetan aldaketak egiteko.

10.3.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Artikuluaren lehen atalean aipatzen da kontularitza ordenatua eta egokia izan behar dela

kooperatibaren jarduera aintzat hartuta, enpresa guztiei eskatzen zaien bezala (Merkataritza

Kodearen 25.1 zenbakia, aurrerantzean MK). 1993ko testuarekin alderatuta, berritasun gisa,

testuak merkataritza-legeriara eta kooperatiben berariazko legeriara igortzen du, merkataritzakodera

soilik jo beharrean. Horren arrazoia hauxe da: aurreko atalean azaldu ditugun

merkataritza-kontabilitatean gertatu diren aldaketa garrantzitsuak. Aipamen horren ondorio

praktikoa xehetasunez azalduko dugu hurrengo atalean.

Bigarren atala urteko kontuen formulazioari buruzkoa da, administratzaileen betebeharra

izanik, enpresa guztietan gertatzen den bezala, bai eta 3 hilabeteko formulazio-epea ere, sistema

osoan berdina dena (Kapital Sozietateen Legearen 253.1 artikulua, aurrerantzean, KSL).

Halaber, prestatu beharreko urteko kontuak adierazi dira, hau da, balantzea, galera-irabazien

kontua, memoria (enpresa txiki eta ertainentzat eta mikroenpresentzat); eta gainerako

enpresentzat, gainera, ondare garbiaren aldaketen egoera-orria eta diru-fluxuen egoera-orria.

Era berean, merkataritza-araudiak hala ezartzen badu, kudeaketa-txostena egingo da, eta,

hala badagokio, informazio ez-finantzarioaren egoera-orria, dela kudeaketa-txostenean, dela

txosten bereizi batean.

267

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!