20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

DOKUMENTAZIO ETA KONTABILITATE SOZIALA

eman die kooperatibei beste organo batzuk eratzeari buruz erabakitzeko, hala nola errekurtsobatzordea

(EKLren 58 artikulua) edo prestatze-biltzarrak (EKLren 40. artikulua). Organo

horiek egonez gero, nahitaezkoa izango da horietako bakoitzaren akta-liburua izatea.

Kooperatibetako bazkideek informazio-eskubidea aitortuta daukate, eta, sozietatearen liburuei

dagokienez, kooperatibako bazkideen erregistro-liburua eta batzar orokorraren akta-liburua

aztertzeko eskubidea dute (EKLren 24.2 b) artikulua). Beste alde batetik, zaintza-batzordeari

kooperatibako liburuak berrikusteko ahalmena aitortu zaio (EKLren 56.1 b) artikulua.

EKLren 74. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan, kooperatiben kontabilitate-liburuak eta

-erregistroak nola jaso daitezkeen adierazita dago, eta, artikuluak dioenez, koadernatuta

zenbakituta doazenak zein nahitaezko liburu horiek osatzeko prozedura informatiko edo

elektronikoen bidez egindakoak onartuko dira.

Era berean, liburu guztiak legeztatzeko betebeharra ezarri da, bai eta kontabilitate-erregistroak

legeztatzekoa ere, euskarri elektronikoan edo paperean. Betebehar horrek kooperatiba guztiei

eragiten die, enpresaren mota eta tamaina edozein izanik ere, baina kasuan-kasuan aldatzen

dira nahitaezkoak diren liburuak. Artikulu horrek legeztatzeaz diharduenean, ulertu behar

da legeztatzea zentzu hertsian jasota dagoela, bai eta liburu zuriak gaitzea ere, Euskadiko

Kooperatiben Erregistroaren Erregelamenduak (EKEE) ezartzen duen bezala.

Euskadiko Kooperatiben Erregistroak legeztatuko ditu liburuak, EKLren 17 b) artikuluak

dioen legez, ez merkataritza-erregistroak, ekitaldia ixten denetik sei hilabeteko epearen

barruan. Manu horretan, badago aldea merkataritza-araudi orokorrak ezarritakoarekin, azkenak

4 hilabeteko epea ezartzen baitu (merkataritza-erregistroaren erregelamenduaren 333.2

artikulua).

Era berean, kooperatibako organoen akta-liburuak legeztatu arte, dagozkion akten kopia

ziurtatua bidali beharko da Euskadiko Kooperatiben Erregistrora, bi hilabeteko epean, onartzen

direnetik zenbatzen hasita.

Liburuak legeztatzeko eta gaitzeko prozedura Kooperatiben Erregistroaren Erregelamenduan

jasota dago, baina arau hori aldatu egingo da, EKLren 4. xedapen gehigarriak xedatu duen

moduan. Aldaketak berariaz arautuko du erregistro-espedienteen izapidetze elektronikoa, eta

erraztu egingo du erregistratzeko prozedura.

10.3. Kontabilitatea

75. artikulua.– Kontabilitatea

1.– Kooperatibek kontabilitate ordenatua eraman behar dute, nork bere jarduerari

egokitua merkataritza-legeriaren arabera, salbu eta espezifikoki erregulatzen bada

haientzat; kontabilitate horrek, bestalde, errespetatu behar ditu kooperatibaren

araubide ekonomikoaren berezitasunak.

2.– Ekitaldia ixtean, administratzaileek kooperatibaren urteko kontuak formulatu beharko

dituzte, hiru hilabeteko epean, gehienez ere, sozietatearen ekitaldia ixten denetik

aurrera kontaturik eta bat etorrita aplikagarri zaion informazio finantzarioari buruzko

araudi-esparruarekin. Kontuetan, jaso beharko dituzte balantzea, irabazi-galeren

265

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!