20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

DOKUMENTAZIO ETA KONTABILITATE SOZIALA

10.2. Dokumentazio soziala

74. artikulua.– Dokumentazio soziala.

1.– Kooperatibek antolatuta eta eguneratuta izan beharko dituzte liburu hauek:

a) Bazkideen erregistroa.

b) Sozietate-kapitalari egiten zaizkion ekarpenen erregistroa.

c) Akta-liburua: batzar orokorrarena, artezkaritza-kontseiluarena eta, hala badagokio,

zaintza-batzordearena, errekurtso-batzordearena eta prestatze-biltzarrena.

d) Inbentario- eta balantze-liburua eta eguneko liburua.

e) Lege-xedapenek eskatzen dituzten beste guztiak.

2.– Liburuek eta kontu-erregistroek koadernatuta eta orrialdekatuta egon beharko dute.

3.– Baliozkoak dira, halaber, nahitaezko liburuak egiteko prozedura informatiko edo

elektronikoen bidez egiten diren idazpenak eta idatzoharrak.

Liburu horiek, euskarri elektronikoan edo paperean eginak, Euskadiko Kooperatiben

Erregistroak legeztatuko ditu, sei hilabeteko epean, ekitaldia ixten denetik aurrera

kontaturik.

1.c apartatuan adierazten diren liburuak legeztatzen ez diren bitartean, akten kopia

erkatua bidali beharko zaio Euskadiko Kooperatiben Erregistroari, hilabeteko epean,

akta horiek onartu zirenetik aurrera kontaturik.

10.2.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Artikulu honek ez du inolako aldaketarik izan 1993ko legeriaren 70. Artikuluaren aldean.

Izan ere, aurreko manuan bai txertatu ziren berrikuntza garrantzitsuak, esate baterako, liburuak

legeztatzea eta gaitzea Euskadiko Kooperatiben Erregistroan, ez kooperatibak egoitza duen

epaitegian.

10.2.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Lehenik eta behin, artikuluan oinarrituta zehaztu ditzakegu kooperatiba guztientzat

nahitaezkoak diren liburuak, sozietate kooperatiboaren mota, neurria edo tamaina edozein dela

ere. Honako hauek dira:

• Bazkideen erregistro-liburua

• Sozietatearen kapitalari egindako ekarpenen erregistro-liburua

• Batzar orokorraren akta-liburua

• Kontabilitate-betebeharrak betetzeko, kooperatibek bi liburu izan beharko dituzte:

inbentarioak eta balantzeak, batetik, eta eguneroko liburua, bestetik. Betebehar hori

berdina da enpresa guztientzat, haien izaera juridikoa, jarduera ekonomikoa eta

lurralde-eremua edozein izanik ere.

Bigarrenik, kooperatiba-araudiak beste organo batzuen derrigortasuna ezarri du,

kooperatibaren tamainaren arabera, adibidez, artezkaritza-kontseiluarena (EKLren 43.1

artikulua), edo zaintza-batzordearena (EKLren 53. artikulua). Era berean, arauak ahalmena

264

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!