20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

Jarraian, EKLren 73.1 artikuluak berak galerak konpentsatzeko irizpideak ezarri ditu.

Arestian aipatu bezala, irizpideok estatutuetan arautu ahal izango dira, baina gutxieneko arau

batzuk bete beharko dituzte:

a) Horrela, ezarri da galera guztiak borondatezko erreserba-funtsei egotzi ahalko

zaizkiela, halakoak badaude, eta hori guztiz zentzuzkoa da, kooperatibarentzat

erabilera askekoak diren funts horiek balio baitezakete erakundearen zorrak bere

baliabide ekonomikoen bitartez arintzeko.

b) Halaber, galeren zenbatekoa NEF funtsari egotzi ahal zaizkio, halako eran non,

soberakin positiboak izan diren azken bost urteotan funts horretara bideratu den

batez besteko ehunekoa baino handiagoa ezin den izan, edo bestela, funtsa eratu

zenetik, eratze-data bost urtekoa baino lehenagokoa ez bada. Hala ere, berrikuntza

gisa, manuak onartu du NEF funtsaren zenbatekao kooperatibaren kapitalaren % 50

gaindituz gero, ehuneko hori gainditzen duen zenbatekoa galerak konpentsatzeko

ere erabili ahal izango dela. Horrela, NEF funtsaren araubidea malgutu egin da, eta,

inguruabar jakin batzuetan, kooperatibaren galerei aurre egiteko erabili ahal izango

da, betiere sozietatearen kapitalaren % 50 gainditzen badu.

c) Azkenik, kontuan izan behar da nahitaezko eta borondatezko funtsak baliatuz

konpentsatu ez diren galeren zenbatekoa bazkideei egotzi ahalko zaiela, bakoitzak

kooperatibarekin egindako zerbitzuen eta jardueren neurrian. Hala ere, beste tarteki

bat gehitu da, galeren egozpenaren irismena argitzeko helburuz, bazkideren batek

egindako zerbitzu eta jardueren emaitza bazkideari dagokiona (bazkide izateagatik)

baino txikiagoa bada. Hala, kasu horietan, galeren egozpena nahitaezko gutxieneko

jarduera kooperatibizatuaren proportzioan egin beharko da.

EKLren 73.2 artikuluak berariaz ezarrita dauka, galerak bazkideei egozteko, legez

araututako moduren bat erabili ahal izango dela, batzar orokorrak erabakitakoaren arabera:

a) Horrela, zuzenean ordaindu ahal izango dituzte, edo, bestela, bazkideak kapitalari

egindako ekarpenei edo bestelako finantza-inbertsioei aplikatutako kenkarien bidez,

egozpena egin den ekitaldiaren hurrengo ekitaldiaren barruan (EKLren 73.2.a)

artikulua.

b) Halaber, bazkideari hurrengo 5 urteetan legozkiokeen itzulkinen kontura ordaindu

ahal izango dira. Nolanahi ere, konpentsatu gabeko galerak badaude, bazkideak

ordaindu beharko ditu, gehienez ere, urtebeteko epean (EKLren 73.2 b) artikulua).

c) Era berean, galerak kontu berezi batera egotzi ahal izango dira, geroko emaitza

positiboen kargura amortizatzeko, gehienez ere, bost urteko epean.

Galerak bost urteko epean konpentsatu ezin izan badira, EKLren 73.3. artikuluaren

azken tartekiak ezartzen duenez, galera horiek ordaindu egin beharko dira EKLren 73.1 a)

artikuluak ezarritakoari jarraiki, hau da, borondatezko erreserba-funtsak edo NEF funtsa

baliatuz, EKLren 73.1 a) artikuluak dioenarekin bat etorriz edo, azkenik, bazkideek ordaindu

beharko dituzte, bazkide bakoitzak egindako zerbitzu edo jardueren proportzioan (EKLren

73.1 c) artikulua). Azken inguruabar horretan, bazkideek urtebeteko epea izango dute galerak

ordaintzeko.

261

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!