20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

9.16.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

EKLren 73. artikuluak, funtsean, aurreko Kooperatiben Legearen 69. artikuluaren edukia

dakar, artikulatu berri osoan, hizkera inklusiboaren erabilerari egokitzeko egin diren

aldaketei kalterik egin gabe. Hala ere, edukiak sortzen zituen zalantza batzuk argitzeko

asmoz, zenbait hobekuntza txertatu ditu, galerak egozteko araubidearen irismenari buruzko

akats oro saihesteko.

Lehenik eta behin, a) letraren idazketan egindako aldaketak dio galerak egozteko aukerek

ez dakartela lehentasunik hurrenkeran, eta kooperatibak galerak ezarritako edozein partidari

egotzi ahal izango dizkiola, estatutuetan edo batzar orokorrak erabakitzen dutenari jarraiki.

Bigarrenik, azpimarratu behar da 1993ko Kooperatiben Legearen 69. artikuluaren 1. eta 2.

atalak bateratu direla EKLren 73.1 artikuluan, galerak konpentsatzeko irizpideak zehazteko.

Hala eta guztiz ere, EKLren 73.1 b) artikuluan, alde batetik, idatz-zati berri bat gehitu da eta,

horren arabera, NEF funtsak kooperatibaren kapitalaren % 50 gainditzen badu, zenbateko

horren soberakina galerak konpentsatzeko ere erabili ahal izango da. Eta, bestetik, EKLren

73.1 c) artikuluan adierazten denez, egindako zerbitzuak edo eragiketak bazkide bakoitzak

gutxienez egin behar dituenak baino txikiagoak badira, galeren egozpena nahitaezko

gutxieneko jarduera kooperatibizatuaren neurrian egin beharko da.

Hirugarrenik, EKLren 73.2 artikulu berriak, aurreko 69.2 c) artikulua aletzetik sortzen

denak berariaz jaso du batzar orokorrak erabakiko duela galerak nola egotzi behar zaizkion

bazkide bakoitzari.

Laugarrenik, EKLren 69.1 artikuluaren azken tartekia EKLren 73.3 artikulu berrira ekarri

da, eta galerak amortizatzeko kontu berezi batera egotzi ahal izateko aukerari eutsi zaio,

etorkizuneko emaitza positiboen kargura, bost urteko epean; dena dela, idatz-zati berria

gehitu zaio hauxe gehituta: epe hori igarotakoan galerak konpentsatu ez badira, orduan,

EKLren 73.1 artikuluaren a), b) eta c) atalek galerak egozteko xedez arautzen duten prozedura

orokorraren kontura ordaindu beharko dira, urtebeteko epean.

Azkenik, esan beharra dago beste paragrafo bat gehitu dela, EKLren 73.4 artikulua, galerak

egozteko sistema biribildu nahi duena. Hala, idatz-zati berriak xedatu duen sistema horren

arabera, aurreko epeak agortuta, artean konpentsatu gabeko galerak geratzen badira, galera

horiek batzar orokorrak erabakitako ekarpen berrien bidez edo bazkideak kooperatiban

bertan bazkide-izaerari eusteko beharrezkoak liratekeen ekarpen berrien bidez ordainduko

dira. Kasu horietan, bazkideak ekarpen berririk egiten ez badu eta estatutuetan ezarritako

gutxienekoaren azpitik geratzen bada, baja eman beharko zaio. Ohar hori da, hain zuzen ere,

59. artikuluak eta 66. artikuluak arautzen dutenarekin batera, argi eta garbi xedatzen duena

bazkideen erantzukizuna mugatua dela; izan ere, bazkideak kapitalari egiten dion ekarpena

estatutuetan ezarritako gutxienekotik behera murrizten bada, bazkideak gutxieneko horretara

iristerainoko zenbatekoa jarri ahalko du, edo, bestela, baja hartuko du. Beraz, ekarpena

estatutuetan jasotako gutxienekoraino birjartzeko betebeharrik ez izateak argiro erakusten

digu, berriro ere, egotzitako galeren aurrean, bazkideek duten erantzukizuna kapitalari

egindako ekarpenaren zenbatekora mugatuta dagoela.

259

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!