20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

9.16. Galerak egoztea

73. artikulua.– Galerak egoztea

1.– Estatutuek finkatu beharko dute zein diren galerak konpentsatzeko irizpideak.

Irizpide horiek erregela hauek bete beharko dituzte beti:

a) Borondatezko erreserba-funtsik badago, galera guztiak egotzi ahal izango

zaizkie funts horiei.

b) Nahitaezko Erreserba Funtsari egotziko zaio, gehienez ere, soberakin positiboak

izandako azkenengo bost urteetan legez nahitaezko diren funtsetara bideratu

diren diru kopuruen batezbestekoa, edo, kooperatiba bost urte horiek baino

berriagoa bada, sortze-unetik beretik bideratutakoen batezbestekoa. Nolanahi

ere, Nahitaezko Erreserba Funtsak kooperatibaren sozietate-kapitalaren

ehuneko berrogeita hamarra gainditzen badu, galerak konpentsatzeko erabili

ahal izango da portzentaje horretatik gorako zenbatekoa.

c) Nahitaezko eta borondatezko funtsekin konpentsatzen ez den zenbatekoa

bazkideei egotziko zaie. Zer eragiketa, zerbitzu edo jarduera egin duen bazkide

bakoitzak kooperatibarekin, proportzio berean egotziko zaio zenbatekoa.

Egindako zerbitzu edo eragiketa horiek bazkide bakoitzak gutxienez egin behar

dituenak baino gutxiago badira, aipatutako galera horiek ere proportzionalki

egotziko dira nahitaez egin beharreko gutxieneko jarduera kooperatibizatuaren

arabera.

2.– Bazkide bakoitzari egotzi beharreko galera horiek batzar orokorrak erabakitzen

duenaren arabera kitatuko dira, era hauetakoren batean:

a) Zuzenean edo bazkideak sozietate-kapitalari egiten dizkion ekarpenetatik

kenduta, edo, hala badagokio, bazkideak kooperatiban egiten duen edozein

finantza-inbertsiotatik kenduta, baldin eta inbertsio horrek egozpen hori

onartzen badu; betiere, galera sortu eta hurrengo ekitaldiaren barruan.

b) Bazkideak hurrengo bost urteetan izan ahal dituen itzulkinen kontura.

Konpentsatu gabeko galerarik geratzen bada, urtebeteko epean, gutxienez ere,

kitatu beharko ditu bazkideak.

3.– Galerak kontu berezi bati egotzi ahal izango zaizkio, etorkizuneko irabazien kontura

amortizatzeko. Bost urtekoa izango da, gehienez ere, galerak horrela amortizatzeko

epea. Epe hori igaro eta galerarik geratzen bada konpentsatu barik, artikulu

honetako 1. ataleko a), b) eta c) letretan ezarritakoaren arabera konpentsatuko dira;

azken kasuan, urtebeteko epean, gehienez jota.

4.– Aurreko zenbakietan adierazitako epe horiek guztiak igaro eta galerarik geratzen

bada konpentsatu gabe, batzar orokorrak erabakitako ekarpen berriekin kitatu

beharko dira, edo kooperatibako bazkide izaten jarraitzeko egin beharreko ekarpen

berriekin, eta bazkideari baja emango zaio, baldin eta haren ekarpenak estatutuetan

ezarritako gutxiengora heltzen ez badira eta ekarpen berririk egiten ez badu. Hori

guztia gorabehera, kooperatibak konkurtsoa bultzatu beharko du, konkurtsolegearen

arabera.

258

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!