20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

XEDAPEN OROKORRAK

4.– Sekzioak erregulatzerakoan, politika bereizi bat ezarri ahal izango da kapitalinteresei,

lan-aurrerakinei edo bazkideekin egindako eragiketen prezioei dagokienez.

5.– Batzar orokorrak erabaki ahal izango du berehala etetea sekzio bateko bazkidebiltzarrak

hartutako erabakiak, baina zehaztu beharko du zergatik jotzen dituen

lege edo estatutuen aurkakotzat edo kooperatibaren interes orokorren aurkakotzat,

hargatik eragotzi gabe batzar orokorraren erabakiak ere lege honen 41. artikuluan

aurreikusitakoaren arabera aurkaratzea.

Sekzio bat edo batzuk egoteak ez dakar administratzaileek dituzten ahalmenen

araubidea aldatzea, baina sekzioaren barruan zuzendariak edo ahaldunak

izendatu ahal izango dira sekzio horren jardunaz eta eragiketaz ardura daitezen.

Kooperatibaren administratzaileek sekzioan hartu diren erabakiak berehala etetea

erabaki dezakete, bazkide-biltzarrean hartzen diren erabakietarako ezarritako

baldintza beretan.

Estatutuetan edo barne-araubideko erregelamenduan erregulatuko da sekzio bateko

bazkide-biltzarraren eta kooperatibako administratzaileen arteko harremana.

6.– Kreditu-sekzioa edo bestelako sekzioak dituzten kooperatibei kontu-auditoretza izan

dezatela eskatuko zaie, haiekin kontratuak egiten dituztenak babesteko.

1.3.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

11/2009 Legeak ez du beren-beregi berritu sekzioen arloan indarrean dagoen araubide

arauemailea; nolanahi ere den, ematen dion finkotasunaren garrantzia aintzat hartuta, mailaz

igotzen du aplikatu daitezkeen zuzenbide-iturrietan, eta edukiaren egonkortasuna bermatzen du.

Egia esatera, aurretiaz indarrean zegoen erregelamendu-mailako arauketa txertatu da,

Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamendua onartzen duen martxoaren 29ko 58/2005

Dekretuaren 20. artikuluaren bidez. Zioen azalpenak justifikatzen duenez, arauketa hori

sekzioak eratzeko irizpideen garapena da.

2019ko legegileak hainbat aldiz gauzatu du arauaren maila igotzeko eragiketa hori legezko

testuan barrena; ez soilik aipatutako erregelamendu-testuari dagokionez (adibidez, 20.2

artikuluak 58/2005 Dekretuaren 2. artikuluak garatutako erregulazioa jasotzen du, bazkide

motei dagokienez), ezpada, beste erregelamendu-garapen batzuei dagokienez ere, hala nola:

− 11/2019 Legearen 156.2 artikulua, onura publikoko sozietateei buruzko prozedura

eta betekizunei buruzko erregelamendua onartzen duen otsailaren 2koa 64/1999

Dekretuaren 4. artikulua kopiatzen duena.

− edo 11/2019 Legearen 156.3 artikulua, gizarte-ekimeneko kooperatibak arautzen

dituen apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuaren 1. artikuluaren edukia kopiatzen duena.

Kasu horietan, gerora egoera sozioekonomiko aldakorretara bizkor egokitzeko malgutasuna

galtzen bada ere –zuzenbideak erantzun egokia eman nahi die halakoei–, bestetik, erraztu

egiten da, inolako zalantzarik gabe, pertsonek eta kooperatiba-sozietateek jardutea eta

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!