20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

nahitaez, NEFera, eta ehuneko horrek legez ezarritako gutxienekoak bete beharko ditu. Ildo

horretan, kooperatibak NEF funtsari esleitzen dizkion soberakin erabilgarrien ehunekoa

ezingo da izan soberakin horien % 20 baino txikiagoa, EKLren 70.2.a) artikuluak dioenari

jarraiki. Bigarrenik, bazkideek baja emanez gero, sozietatearen kapitalari nahitaez egin

beharreko ekarpenei lotutako kenkariak ere bideratu beharko dira. Eta azkenik, sarrerakuotak

ere nahitaez sartu behar dira NEFen.

Kooperatibaren administratzaileek enpresa-jarduera garatzeko beharrezkoak diren

inbertsioak egiteko, ondasunak eskuratzeko edo zerbitzuak erabiltzeko baliatu beharko dute

NEFen gordetako zenbatekoa.

9.15. Kooperatiba-heziketa eta sustapenerako eta interes publikoko beste helburu

batzuetarako ekarpena

72. artikulua.– Kooperatiba-heziketa eta sustapenerako eta interes publikoko beste

helburu batzuetarako ekarpena

1.– Estatutuek edo batzar orokorrak finkatutako oinarrizko ildoak aplikatuz, interes

publikoko helburu hauetakoren bat izango du soberakinei 70.2.a) artikuluan

ezartzen zaien nahitaezko ekarpenak:

a) Bazkideak eta langileak prestatzea eta heztea kooperatibismoaren eta kooperatibajardueren

arloan eta lanpostuarekin lotuta ez dauden beste arlo batzuetan.

b) Kooperatiben arteko harremanak sustatzea. Eremu horretan, gastu hauek ere

estaliko dira: kooperatiba guztiak sustatu, lagundu eta zuzentzeko sortutako

entitateetan parte hartzearren sortzen diren gastuak edo kooperatibek elkarri

laguntzeko jarduerek sortzen dituztenak.

c) Hezkuntza, kultura, lanbidea eta laguntza sustatzea eta kooperatibismoaren

ezaugarriak zabaltzea kooperatibak lan egiten duen gizarte-inguruan eta

gizartean oro har.

d) Euskararen erabilera sustatzea.

e) Kooperatiba-enpresa berriak sustatzea. Horretarako, diru-ekarpenak egingo

zaizkie kooperatiben euskal mugimenduak sustatzen dituzten irabazteko asmorik

gabeko entitateei.

f) Bazkideei eta langileei formakuntza eta heziketa ematea, kooperatibeetan

emakumeen eta gizonen berdintasuneranzko urratsak egiteko politika eraginkor

bat sustatze aldera.

2.– Aurreko apartatuan adierazten diren helburuetara bideratu ahal izango da

nahitaezko ekarpen hori, diru-ekarpenak eginez irabazteko asmorik gabeko

entitateei edo aurreko 1.b artikuluan adierazten diren lankidetza-entitateei.

Bitartekaritza-entitate horiei diru-ekarpenak egiteko, beharrezkoa izango da

adierazitako interes publiko horiek dituzten helburuetara zuzentzea ekarpenok;

horretarako, bitartekaritza-entitateak berak egingo ditu jarduerak; bestela, beste

pertsona fisiko edo juridiko batzuei zuzenduko dizkie jasotzen dituen baliabideak.

255

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!