20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

langileei parte hartzeko eskubidea aitortzeko. Horrelako etekinak soldatari atxikitzen zaizkio,

EKLren 70.5 artikuluak dioen moduan, eta, hala badagokio, lan-araudian ezarritako antzeko

osagarria ordeztuko du, osagarri hori baino txikiagoa denean izan ezik; kasu horretan, azkena

aplikatuko da.

9.14. Nahitaezko Erreserba Funtsa

71. artikulua.– Nahitaezko Erreserba Funtsa

1.– Kooperatiba finkatu, garatu eta bermatzeko da Nahitaezko Erreserba Funtsa, eta ezin

da bazkideen artean banatu, lege honek espresuki aurreikusitako egoeretan izan ezik.

2.– Honako diru kopuru hauek zuzendu beharko dira Nahitaezko Erreserba Funtsera:

a) Soberakin baliagarrien portzentaje bat. Batzar orokorrak ezarriko du portzentaje

hori, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera.

b) Bazkideen bajaren kasuan, sozietatearen kapitalari nahitaez egin beharreko

ekarpenen kenkariak.

c) Sarrera-kuotak.

9.14.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

EKLren 71. artikuluak, funtsean, aurreko Kooperatiben Legearen 68. artikuluaren edukia

dakar, artikulatu berri osoan, hizkera inklusiboaren erabilerari egokitzeko egin diren aldaketei

kalterik egin gabe. Hizkuntza-egokitzapen horretaz gain, aipatu behar dugu, Nahitaezko

Sozietate Funtsa terminoaren ordez, Nahitaezko Erreserba Funtsa esapidea erabili dela,

askoz ere espezifikoagoa baita.

9.14.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

9.14.2.1. Nahitaezko erreserba funtsa: esangura eta izaera banaezina

Kooperatibek erreserba berezi batzuk eratuta dituzte, hau da, lege- eta estatutu-araubide

zehatz baten arabera kudeatu eta hornitzen diren erreserba-funts batzuk.

Nahitaezko Erreserba Funtsa (NEF) EKLren 71. artikuluan araututa dago eta

kooperatibaren ondarea indartzeko funtzioa dauka. NEF, azken batean, kooperatiba sendotu,

garatu eta bermatzeko baliatzen da (EKLren 71.1 artikulua). Funtsaren beraren ezaugarriek

indartzen dute sendotze hori; izan ere, funtsa osatzen duten partidak ez dira inorenak, eta

ez dira ordainketaren xede. Horregatik, NEF ezin da bazkideen artean banatu, ezta galerak

konpentsatzea ez den beste xederik eman ere. Eta kooperatiba desegiten eta likidatzen bada,

funtsaren gerakina kooperatibagintza sustatzen erabili beharko da.

9.14.2.2. Funtsak NEFera bideratzea

Lehenik eta behin, batzarrak ezarritako soberakinen ehunekoa bideratu beharko da,

254

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!