20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

% 30), itzulkinen banaketa eta/edo sozietatearen kapitalaren ordainsaria, edo beste batzuk.

Oro har hartuta, erregulazio kooperatiboan araututako betebeharrak bat datoz merkataritzalegeriaren

arloko kontabilitatearen araubide juridikoarekin eta, aldi berean, araubide

horretako manuez osatzen dira, zehazki, merkataritza-kodean jasotako araudiaz.

Kooperatibako administrazio-organoak zehaztuko du soberakin garbia, eta organo hori

arduratuko da kontuak formulatzeaz (EKLren 42. artikulua ); batzar orokorrak, berriz, onartu

beharko ditu (EKLren 33.3.c) artikulua). Emaitza edo soberakin garbia galdu-irabazien

kontutik aterako da, non, barne-ondorioetarako soilik, kooperatibaren xede sozialaren

ustiapen-jardueratik datozen emaitzak, hots, emaitza arrunten edo ustiapen-emaitzen

kontuan jasotakoak, eta ezohiko emaitzak eta emaitza finantzarioak, hau da, emaitza-kontu

espezifikoetan agertzen direnak, bereiz daitezkeen. Hala ere, barne-bereizketa horrek ez du

inolako garrantzirik; izan ere, Estatuko Kooperatiben Legean edo beste lege autonomiko

batean ez bezala, EKLk ez du behartzen bi emaitzak bereiztera.

Nolanahi ere, kooperatiba-araudiak arauketa propioa du, eta EKLren 69.1 artikulua

aplikagarria izango da berariaz arautzen den heinean. EKLren 69. artikuluak ez du soberakin

garbia zehazteko araubide osoa ezartzen; aitzitik, merkataritza-sozietateen araudian

finkatutako emaitza zehazteko araubide orokorrari buruzko zenbait zehaztapen egiten ditu,

ez besterik. Alde horretatik, ulertu behar da galdu-irabazien kontuan agertzen diren soberakin

garbien emaitzak edo zehaztapenak kooperatibaren diru-sarrerak eta gastuak dituela

abiapuntutzat, baina EKLn ez da arautu kontabilitatean bereizi behar direnik bazkideekin

egindako eragiketen ziozko emaitzak eta hirugarrenekin egindako eragiketen ziozkoak, edo

kooperatibaren jarduera ekonomikoetatik lortutako emaitzak eta kooperatibaren berariazko

xedeetatik lortutakoak.

a) Horrela, diru-sarreren arloan, EKLk ez du erregulazio espezifikorik jasotzen, eta,

beraz, merkataritza-sozietateen arloko araudi orokorra aplikatu beharko da. Horrela,

diru-sarreren sailaren barruan sartuko dira, zehatzegiak izateko asmorik gabe,

kooperatiba-jardueratik eratorritakoak, hirugarrenekin egindako eragiketetatik

eratorritakoak, kooperatibaren berariazko helburuekin zerikusirik ez duten

jarduera ekonomikoetatik lortutakoak, beste sozietate batzuetako partaidetzetatik

eratorritakoak, bazkideek ordaindutako kuotak, aktibo ibilgetuaren elementuak

besterentzetik eratorritako gainbalioak eta kooperatibek lortutako interesak eta

etekinak.

b) Bestalde, gastuen arloan, EKLren 69.2 artikuluak ezartzen duenez, kooperatibek gastu

edo kenkari gisa kontabiliza ditzakete, merkataritzako sozietate-araudian berariaz

aurreikusitakoez gain, kooperatiba kudeatzeko emandako ondasunen zenbatekoa,

bazkide langileei edo lan-bazkideei emandako aurrerakinen zenbatekoa, kapitalekarpenen

ordainsariak eta kapitalean integratu gabeko beste edozein finantzaketa,

hala nola partaidetza bereziak, obligazioak edo kredituak. Horren haritik, kooperatiben

zerga-kenkari espezifikoak honako hauek izango lirateke:

Lehenik eta behin, bazkideek egindako ondasun-, zerbitzu- edo hornidura-emateen

zenbatekoa, bazkideen lan-prestazioak eta bazkideek kooperatibari lagatako ondasunen

errentak, betiere haien merkatu-balioa gainditzen ez badute.

250

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!