20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

dagokion legezko interesa osagarri gisa jasotzeko eskubidea izango dute. Ildo horretan,

araudiak berariaz adierazten ez badu ere, ulertu behar da diruaren legezko interesa ordaintzeko

eskubidea dirua itzultzeko eskubidea sortu eta ordaindu ez denean sortu dela.

9.9.2.4. Beste itzulketa-aukera batzuk

Kooperatibako bazkide baten bajaren ondorioz gertatzen den ohiko itzulketa-prozedura

alde batera utzita, kooperatiba uzten duen bazkidearentzat itzulketa-eskubideari atxikita,

EKLren 66.6 artikulu berriak xedatu du itzulketa erregelamenduzko araudian jasota dauden

beste inguruabar batzuen ondorioz ere egin ahal izango dela: hala, berariaz aitortzen da

ekarpenen itzulketa sor daitekeela batzar orokorrak sozietatearen kapitala murrizteko

hartutako erabakiaren zioz edo bazkidearen kooperatiba-jarduera murriztearen zioz. Dena

dela, inguruabar horietan, dirua itzultzeko eskubidea sor dadin, kooperatibaren estatutuetan

berariaz araututa egon beharko da.

9.10. Partaidetza bereziak

67. artikulua.– Partaidetza bereziak

1.– Partaidetza berezitzat hartuko dira artikulu honetako arauketaren araberako

mendeko finantzaketak, zeinetan harpidedunak ez diren inolaz ere kooperatibak

izango, salbu eta artikulu honen 4. atalean aurreikusitako bazkideen kasuan,

itzulketa ez den gauzatuko partaidetza jaulki eta gutxienez bost urte igaro arte, eta

ordainsaria kooperatibaren emaitzen araberakoa izango den.

2.– Partaidetza hauen gainerako ezaugarriak jaulkitzen direnean ezarriko dira,

libreki, baina ezin izango zaie aitortu, inolaz ere, batzar orokorrean botoa emateko

eskubidea, ezta administrazio-organoan parte hartzekorik ere.

3.– Artikulu honetan ezarritakoa soil-soilik aplikatu ahal izango zaie kreditukooperatibei

eta aseguru-kooperatibei, baldin eta sektore horretako araudietan ez

bada horretarako eragozpenik jartzen.

4.– Partaidetza berezi horien jaulkipenen edo kontratazioaren ehuneko berrogeita

hamarra gutxienez kooperatibako bazkideei eta soldatapeko langileei eskaini

beharko zaie hirugarren ez-bazkideei eskaini baino lehen. Eskaintza horri

publizitatea emango zaio, batzar orokorrak deitzeko ezarritako baldintza beretan.

5.– Artikulu honetan ezarritakoaren arabera erregulatzen ez diren partaidetzetarako

–edozein dela ere horien izena–, itun askearen sistema ezarriko da, baita 60.

artikuluan sozietate-kapitalarentzat ezarritakoa edo 68.ean bestelako finantzaketei

buruz ezarritakoa ere.

9.10.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

EKLren 67. artikuluak, funtsean, aurreko Kooperatiben Legearen 63. artikuluaren edukia

dakar, artikulatu berri osoan, hizkera inklusiboaren erabilerari egokitzeko egin diren aldaketei

kalterik egin gabe. Hala ere, alderdi batzuen edukia zehazten laguntzeko zehaztapen batzuk

jasotzen ditu.

243

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!