20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

eskubideak errespetatuz bateratzea. Hala, aipaturiko artikuluak ezarri du baliozkoa izango

dela izendatutako kausadunei egindako eskualdatzea, une horretan bazkideak badira eta hala

eskatzen badute, edo, bazkide ez badira, bazkide izateko konpromisoa hartuta, EKLren 20.

artikuluak dioenari jarraiki, heriotza gertazen denetik, gehienez ere, hiru hilabeteko epera.

Kooperatibak kausadunak onartzen ez baditu edo, besterik gabe, onarpen-eskaera garaiz

eta behar bezala izapidetzen ez badute, sozietate-ekarpenari dagokion kreditua likidatzeko

eskubidea izango dute, EKLren 66. Artikuluarekin bat etorriz.

9.8.2.4. Hartzekodunen eskubideak bazkideen ekarpenen gainean

EKLren 65.2.2. artikuluak, nahiko eztabaidagarria den sistematikari jarraituz, badio manu

horretan bazkideen hartzekodun pertsonalek ez dutela eskubiderik izango, ez kooperatibaren

ondasunen gainean, ez bazkideek kapitalari egindako ekarpenen gainean. Horren bidez,

agerian jarri nahi da kooperatibak ezin dituela ordaindu bazkideen balizko zor pertsonalak,

eta hori gauza jakina da, zorrak ez direlako kooperatibarenak, bazkidearenak baizik, eta,

bazkideak kooperatibaren kapitalari ekarpena egiten dionean, ekarpen hoi kooperatibarena

delako, eta, hortaz, ez du balio bazkide ekarlearen zor pertsonalak ordaintzeko.

Horrek guztiak, jakina, ez du eragozten hartzekodunak akzio egokiak egikaritu ditzan

bazkide zordunaren aurka, ordainketa besterendu daitezkeen elementuetan oinarrituta

erreklamatzeko; esate baterako, bazkideari dagozkion itzulketetan, interes eta itzulkinetan,

halakoak erreklamatu egin baitaitezke, eta, hala badagokio, enbargatu, zordundutako

kredituaren zenbatekoa hartzekodunari ordaintzen ez bazaio.

9.9. Ekarpenak itzultzea

66. artikulua.– Ekarpenak itzultzea

1.– Estatutuetan erregulatuko da sozietatearen kapitalari egindako ekarpenen itzulketa,

eta ezarri ahal izango da kenkariak soilik nahitaezko ekarpenen gainean aplikatuko

direla, gehienezko portzentaje hauek aplikatuz: ehuneko hogeita hamarreraino

baten bat kanporatzen denean, eta ehuneko hogeiraino bidezkoa ez den baja bat

gertatzen denean.

Estatutuetan aurreikusi ahal izango da ezen, itundutako gutxieneko iraupenaldia

bete ezean, ehuneko hamar puntu gehitu ahal izango zaizkiola, gehienez ere,

bidezkoa ez den bajaren kasuan aplikatu beharreko kenkari-portzentajeari.

2.– Kasu bakoitzean aplikatu beharreko kenkari-portzentajearen gaineko erabakia

administratzaileen eskumenekoa izango da, zeinek estatutuetan jasotako mugak

errespetatu beharko dituzten.

3.– Arestian aipatutako kenkarien aurka joan gabe, baja ematen duen bazkideari itzuli

beharreko ekarpenaren deskontu-ondorioetarako, baja gertatzen den ekitaldiko

itxierabalantzean jasotako galerak zenbatuko dira, direla ekitaldi horri dagozkionak,

direla aurreko beste ekitaldi batzuetatik datozenak edo sozietatearen kapitalari

egindako ekarpen osoaren arabera konpentsatu gabe daudenak.

239

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!