20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

XEDAPEN OROKORRAK

bihurtzeari (11/2019 Legearen 90.1 artikulua) edo bat-egite bereziei (11/2019 Legearen 87.1

artikulua). Aztertutako kasuan, beraz, lege-idazketa berria dela bide, kooperatiba-jarduera

garatu ahal izango da, legeak eta estatutuek ezarritako mugak besterik ez dituela.

Bestalde, 3. zenbakiak berariaz zehazten du aurreko arauak “finantza-jarduerari” buruz

egiten zuen aipamena, 11/2019 Legearen 124. artikuluak arautzen dituen aseguru-kooperatibei

gagozkiela. Testuak dioenez, aseguru-jarduera arautzen duen sektoreko arauak ezartzen dituen

betekizunak eta mugak bete behar dituzte aseguru-kooperatibek, bai estatuaren eskumenekoa

den oinarrizko araua, bai autonomia-erkidegoen eskumeneko den garapen-araua.

1.2.2. Berrikuntzaren izaera eta indarra

1. zenbakiari dagokionez, arauak eragiketa-askatasuna nabarmendu nahi badu ere, 1993.

urtean, Kooperatibei buruzko otsailaren 11ko 1/1982 Legearen aldean gertatu zen irekieraren

zentzu berean, kasu zehatz horretan, sozietatearen estatutuen bidez, zeinek bere buruari

mugak jartzeko aukerari eutsi dio.

Ildo horretako estatutu-xedapenik ez badago, muga bakarrak legezkoak izango dira, hau

da, 11/2019 Legeak ezarritakoak edo, hala badagokio, sektorialak; hala ere, ez da beharrezkoa

izango estatutuek berariaz adieraztea hirugarrenekin kooperatiba-jarduerak eta -zerbitzuak

egiteko aukera ahalbidetzen dela, Kooperatibei buruzko uztailaren 16ko 27/1999 Legearen

4.1 artikuluak xedatzen duen bezala, izaera mutualista nabarmenarekin.

3. zenbakiari dagokionez, berriz, idazketa berriak ez dakar kooperatiba-mota horiei

aplikatu beharreko zuzenbide-iturriak funtsean aldatzerik; izan ere, aseguru-kooperatibak,

kreditu-kooperatibekin batera (11/2019 Legearen 123. artikulua), lege berriaren II. tituluaren

I. kapituluko 8. atalean araututa daude, finantza-kooperatiben epigrafean.

1.2.3. Esanahi praktikoa

Sozietatearen xedeari lotutako jarduerarekiko mendekotasun- edo osagarritasun-irizpidea

kualitatiboki ezar daiteke (jarduera osagarriak, kooperatibaren jarduera nagusiaren

aurrekontua edo ondorioa, sozietatearen helburuaren barruan), baita kuantitatiboki ere.

Nolanahi ere, egiazko irekiera desmutualizatzailearen maila neurtzeko, kooperatiba-mota

guztietan hirugarrenekin egindako eragiketen idazketa zehatzera jo behar da. Eragiketa

horiek 11/2019 Legearen II. tituluko I. kapituluan araututa daude.

Ildo horretan, lege berriak berrikuntza txiki batzuk txertatu ditu nekazaritza- eta

elikagaigintza-kooperatibei dagokienez (113.1 artikulua) edo etxebizitza-kooperatibei

dagokienez (117.2.3 artikuluaren azken lerroaldea; oro har, baina, 1993an ezarritako mugei

eutsi die). Kooperatibaren jardueraren oinarrizko izaera mutualistak badirau.

Egia esatera, atal horretan, bazkide batzuek euren beharrizanei erantzuteko batera sortzen

duten enpresa erkidearen komunitatearen kontzeptuaz jarduten da, hirugarrenekiko eragiketak

lotzen direneko irabazi-asmoaren aurka. Gogoeta horrek isla historiko argia izan du batzuen

eta besteen zerga-tratamenduan; nolanahi ere, gaur egun, tratamendu hori bateratuta dago

euskal foru-lurraldean.

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!