20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

9.5.2.2. Borondatezko ekarpenak onartzeko prozedurak: horien arteko aldeak

Borondatezko ekarpenen esanahia da bazkideak askatasunez egiten dituztela, eta

kooperatibak ere ez duela ekarpen horiek onartu beharrik. Ondorio horretarako, EKLk

borondatezko ekarpenak onartzeko bi era arautu ditu, lehen indarrean zegoen araudian ere

araututa zeudenak. Horrela, alde batetik, borondatezko ekarpenak batzarraren bidez bidera

daitezke (EKLren 62.1 artikulua); bestetik, administrazio-organoa balia daiteke (EKLren

62.2. artikulua). Era horietako bakoitzak prozedura espezifikoa dauka.

a) Borondatezko ekarpena batzarraren bidez bideratuz gero, batzarrak ekarpena

onartzeko eta baldintzak ezartzeko eskumena izango du.

b) Borondatezko ekarpena egiteko administratzaileengana joz gero, bazkideek egiten

dituzten borondatezko ekarpen truke jasoko duten ordainsaria finkatzeko eskumena

izango dute administratzaileek, baina ordainsari hori ezin izango da inoiz izan,

batzarrak erabakitakoari men eginda, borondatezko azken ekarpenek jasotakoa

baino handiagoa, eta, beraz, txikiagoa izan daiteke.

Beraz, azaldutako bi era horien arteko alde nagusia dugu batzarrak ahalmena duela

bazkideek egindako borondatezko ekarpenen inguruko baldintzak ezartzeko; bazkideen

borondatezko ekarpenak jasotzen eta onartzen dituztenak administratzaileak badira, ordea,

administratzaileek ezarritako ordainsaria batzarrak borondatezko ekarpenen inguruan

aurretiaz ezarritako ordainsari-baldintzei lotu beharko zaie, edo, bestela, nahitaezko

ekarpenen inguruan finkatutako baldintzei heldu beharko die.

Bigarren aldea, lehenengoa baino askozaz sotilagoa, badugu justifikatu gabeko baja

gisa kalifikatutako bajen edo kanporatzeen kasuetan arautu diren zehapenak, estatutuetan

erregulatzeko moduko ekarpenen gaineko deskontu gisa eta administrazio-organoaren

nahierara aplika daitezkeenak, nahitaezko ekarpenei soilik aplika dakizkiekeela, eta, beraz,

borondatezkoak zigor-zehapen horien aplikaziotik kanpo geratzen dira (EKLren 27.1

artikulua eta EKLren 66.1 artikulua).

Azken aldea kooperatibaren ondasunak likidatzeko prozesuan esleitzeko kasuetan datza.

Hain zuzen ere, 98.2 artikuluaren b letran ezarritakoaren arabera, bazkideek kapitalari

egindako ekarpenen zenbatekoa itzuliko da; lehenik eta behin, borondatezko ekarpen gisa

aitortutako zenbatekoak itzuli beharko dira, eta, ondoren, nahitaezko ekarpentzat aitortutako

zenbatekoak.

9.6. Ekarpenen interesa

63. artikulua.– Ekarpenen interesa

1.– Kapitalari egindako ekarpenek interesa eman dezakete, aurrez batzar orokorrak

erabakitako beste, hargatik eragotzi gabe aurreko artikuluaren 2. atalean

erabakitakoa.

2.– Interes hori ez da diruaren legezko interesa baino sei puntu gehiagokoa izango.

3.– Kapitalari egindako ekarpenen ordainsariak emango dira baldin eta horretarako

beharrezkoa den soberakin garbirik edo erabilera askeko erreserbarik badago.

232

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!