20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

erregularizatzen ez badu, bazkideari baja eman ahalko zaio (EKLren 61.5.a)

artikulua), 60 eguneko epean bere egoera erregularizatu ez badu ez ordaindutakoa

ordaintzeko eskatzen zaionetik.

c) Kooperatibak bazkideei ekarpen berriak eskatzeko erabakia hartzen badu, bazkideak

kapitala nahitaez handitzearekin ados ez dagoela adierazi ez badu, kooperatibatik

bidali ahalko da, baldin eta ekarpen berri hori 60 eguneko epearen barruan egiten

ez badu ekarpen berriari erantzuteko eskatzen zaionetik zenbatzen hasita (EKLren

61.5b) artikulua).

9.5. Sozietatearen kapitalari egindako borondatezko ekarpenak

62. artikulua.– Sozietatearen kapitalari egindako borondatezko ekarpenak

1.– Batzar orokorrak erabaki ahal izango du bazkideek sozietatearen kapitalari

borondatez egindako ekarpenak onartu ala ez, ekarpen horien baldintzak zehaztuta.

2.– Administratzaileek edozein unetan onartu ahal izango dituzte bazkideek sozietatearen

kapitalari borondatez egindako ekarpenak, baina haien ordainsaria ez da izango

batzar orokorrak kapitalarentzat erabakitako borondatezko azken ekarpenena baino

handiagoa, edo, horrelako ekarpenik ez badago, ez da izango nahitaezko ekarpenena

baino handiagoa.

9.5.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

EKLren 62. artikuluak hitzez hitz dakar aurreko Kooperatiben Legearen 59. artikuluaren

edukia. Ez dugu inolako berrikuntzarik antzeman artikulu berrian, artikulatu berri osoan,

hizkera inklusiboaren erabilerari egokitzeko egin diren aldaketei kalterik egin gabe. Hortaz,

legegileak ez du beharrezkotzat jo gaia berrikustea, ebatzi duelako lehengo arauketak ez

zuela inolako eguneratzerik behar.

9.5.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

9.5.2.1. Borondatezko ekarpenaren esangura

Borondatezko ekarpenak ez dira beharrezkoak kooperatiban bazkide izateko edo izaera

horri eusteko. Bazkideek borondatez ordaindutako ekarpenak dira, eta nahitaezko ekarpenak

bezala, kooperatibaren sozietatearen kapitalaren ondare bihurtzen dira. Dena dela, aldi

berean, kooperatibaren finantza-egoera indartzeko modua izan daiteke, nahitaezko ekarpen

berriak egin ordez.

Ordainketa egin ondoren, borondatezko ekarpenek sozietate-izaera dute, eta, beraz, haiek

itzultzeari uko egin dakioke kooperatibak aukera hori arautu badu, eta galeren egozpenari

ere lot daitezke, batzar orokorrak hala erabakitzen badu. Kooperatibak epe jakin batean

itzultzeko erabakia hartzen duenean baliabide bereki edo propioaren izaera galdu egingo

dute eta baliabide galdagarri bihurtuko dira. Horren erakusgarri garbia dugu, EKLren 61.4.2

artikuluaren inguruan azaldu dugunez, bazkideek borondatezko ekarpenak nahitaezko ekarpen

bihur ditzaketela, baldin eta batzar orokorrak beste ordainketa batzuk egitea erabakitzen badu.

231

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!