20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

XEDAPEN OROKORRAK

baliatuz, Eusko Jaurlaritzari edo beste administrazio publiko batzuei doakien ikuskaritzaeginkizunari

kalterik egin gabe, 11/2019 Legearen 158. artikuluari jarraiki. Txertaturiko

berrikuntzak indartu egiten du Kontseiluaren eta Administrazioaren arteko lankidetzaren

eginkizun orokorra, 1993ko legegileak orduan esleitzen zituen printzipio kooperatiboak

zabaltzeaz gain, betearazteko, (145.2.c) artikulua).

1.1.2.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Estatuko Kooperatiben uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 1.1 artikuluak Nazioarteko

Kooperatiba Aliantzaren berariazko aipamena jasotzen du, organo hori kooperatibaprintzipio

guztien sorburu den aldetik, eta eduki bera du, arauaren arabera aplikagarria

delako aipamena barne; beraz, ez du 11/2019 Legearen 1.2 artikuluaren gaineko ekarpenik

egiten, ez eta artikulua osatzen ere.

1.2. Hirugarren ez-bazkideekiko eragiketak

5. artikulua.– Hirugarren ez-bazkideekiko eragiketak.

1.– Kooperatibek bazkide ez diren pertsonekin egin ahal izango dute beren kooperatibajarduera,

betiere lege honetan eta kooperatibaren estatutuetan ezarritakoaren

mugetan.

2.– Baldin eta kooperatibak bere bazkideekin eta bazkide ez diren pertsonekin dituen

eragiketek, legearen baldintza eta mugen barruan, enpresaren jarduera gutxitzea

edo kaltetzea eragiten badute, kooperatibari ezin egotzi dakizkion arrazoiengatik,

eta gutxitze edo kaltetze horrek kooperatibaren bideragarritasun ekonomikoa

arriskuan jartzen badu, baimena eman ahal izango zaio kooperatibari bazkide

ez diren hirugarrenekiko jarduerak edo zerbitzuak hasteko edo lehendik dituenak

handitzeko, betiere baimenak, unean uneko zirkunstantzien arabera, ezartzen duen

epean eta zenbatekoan. Aipatutako baimena eman dela ulertuko da kooperatibak

baimena eskatu eta hilabetera Eusko Jaurlaritzan lan-arloko eskumena duen sailak

espresuki ebazpena eman ez badu.

3.– Nolanahi ere, kreditu- eta aseguru-kooperatibek aplikagarri zaien finantza- eta

aseguratze- jardueraren arloko araudian ezarritako betekizun eta mugak bete

beharko dituzte bazkide ez diren pertsonekiko eragiketetan.

1.2.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Genero-hizkerari lotutako doikuntza teknikoez gain, 5. artikuluak aldaketa bana txertatu

ditu 1. Eta, batez ere, 3. zenbakietan.

Horrela, 1. zenbakian, kooperatibak bazkide ez diren hirugarren pertsonekin egin dezakeen

jardueraren izaera osagarri edo mendekoari buruzko aipamen orokor eta berariazkoa ezabatu da.

Legezkotasun-printzipioari eutsi zaio; hortaz, bidezkotzat jotzen da berariaz debekatuta

ez dagoena. Irizpide hori beste alderdi batzuei ere aplikatzen zaie, hala nola kooperatiba

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!