20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

gabe atzera bota badezakete, betiere aukera hori estatutuetan berariaz araututa badago,

bazkideak estatutuetan horretarako izendatutako organo eskudunak erabakitzen duenaren

begira egon beharko du. Hala, baliteke itzulketa hori aitortzea, edo baliteke itzulketa hori

ukatzea, bazkideak kooperatiban baja ematea erabakitzen badu.

Nolanahi ere den, horrelako ekarpenen jabe diren bazkideen interesak babesteko, baldin

eta horiek itzultzeari baldintzarik gabe uko egin ahal bazaio, baja emanez gero, era horretako

partaidetzak dituzten bazkideen babesa osatzeko hainbat neurri ezarri dira: alde batetik,

ekarpenak ordaintzeko eta estatutuek ezartzen duten itzulkinak banatzeko lehentasunak

aitortzen zaizkio ekarpen horien titularrari (EKLren 63.4 artikulua); bestetik, itzulgarriak

ez diren ekarpen horiek eskualdatzeko askatasun osoa izateaz gain, estatutuek hala arautzen

badute, kooperatibaren ekarpen berriak itzulgarriak ez diren ekarpen mota horiek eskuratuz

harpidetu behar dira (EKLren 65.1.2. artikulua); eta, azkenik, lehentasunezko itzulketa dute

kooperatiba likidatuz gero (EKLren 98.3 artikulua).

Itzulketa-eskubidea, eskubide oro bezala, preskripzio-epe bati lotzen zaio, eta, hala

badagokio, kooperatibaren araudian berariaz ezarrita ez dagoenez, KZren 1964. artikuluan

araututako epeak aplikatu behar zaizkio.

9.3.2.3. Kasu berezia: itzultzeko eskubidea duten ekarpenak bihurtzea

EKLren 60.1.2 artikuluak dakarren eduki berriari erreparaturik, baja emanez gero,

itzultzeko eskubidea duten ekarpenak itzultzeari uko egin dakiokeen ekarpen bihurtzeko

edo alderantzizko bihurketa egiteko, ez da nahikoa batzarrak erabakitzea; aitzitik, estatutuak

aldatzeko erabakia ere behar da. Hala, eraldaketa-prozesu hori ezin izango du batzarraren

xedapenez egin, estatutu-aldaketa egokiaren bidez baizik. Horrela, bada, horrelako eraldaketak

ezin dira ustekabean edo salbuespenez egin, ezpada, VIII. kapituluan arautzen den estatutuak

aldatzeko legezko prozesuaren bidez; prozesu horrek proposatutako aldaketa justifikatzeko

betebeharra ezartzen dio kooperatibari, bai eta aldaketa-proposamena bazkideen esku uzteko;

era berean,aldaketa doan bidaltzeko bazkideen eskubidea aipatzen da. Egiatan, prozedura

horrek informazio gehiago eskatzen du kontabilitateko ondorioa daukan batzarraren erabaki

huts batek baino.

Nolanahi ere, bihurketa horrekin bat ez datorren bazkiderik badago, berariaz onartzen da

baja hartu ahal izango dutela, eta baja hori justifikatutzat joko da (EKLren 26. artikulua).

Aukera gisan, EKLren 60.2 artikuluak aukera ematen du hauxe arautzeko: ekitaldi

ekonomiko batean, ekarpenen itzulketaren zenbatekoak haietan ezarritako sozietatekapitalaren

ehunekoa gainditzen duenean, ehuneko hori gainditzen duten itzulketak

administratzaileen aldeko erabakiari loturik egongo direla. Horrela, bermaturik geratzen

da sozietatearen kapitalaren ehuneko bat baliabide berekitzat hartu ahal izatea, eta, beraz,

estatutuetan ezarri behar ez izatea itzulketa-eskubidea duten ekarpenen eta itzulketari uko

egin dakiokeen ekarpenen artean bereiztea. Adierazi behar da portzentaje hori ezartzearekin

edo murriztearekin ados ez dagoen bazkideak baja hartu ahal izango duela, eta baja hori

justifikatutzat joko dela (EKLren 26. artikulua).

225

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!