20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

9.3.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

9.3.2.1. Kapitala: ekarpenaren esangura eta ekarpen-motak

EKLren 60. artikuluaren hasieran adierazi denez, kooperatibaren kapital soziala bazkideek

egindako ondare-ekarpenek osatzen dute. Ondorio horietarako, ekarpentzat hartzen da era

ekonomikoan zenbatetsi daitekeen ondasun edo eskubide oro, egiten denetik kooperatibari

lotuta geratzen dena. Ekarpen horiek nahitaezkoak edo borondatezkoak izan daitezke;

beraz, bazkideek egiten duten ekarpena edozein dela ere, nahitaez kategoria batean edo

bestean sailkatuko da, eta ezin izango da beste ekarpen-kategoriarik aintzat hartu. Kapitalsozietateetan

ez bezala, kooperatibako bazkideen ekarpenak ez dira sozietatearen ondarearen

zati proportzional edo zati alikuota, eta ez dira eskubide politiko eta ekonomikoak emateko

erreferentzia, kapitala ordaintzeko izan ezik.

Izenak berak dioen bezala, nahitaezko ekarpenak (61. artikuluan araututakoak), bazkide

guztiek egin beharrekoak dira, batzar orokorrak hala erabakita. Borondatezkoak (62.

artikuluak araututakoak), aldiz, kooperatibak erabakitakoak dira, eta bazkide guztiek ez dute

harpidetu edo ordaindu beharrik.

9.3.2.2. Itzultzeko eskubidea

Kapitalari egindako ekarpenak itzulketa-eskubidea duten ekarpenak izan daitezke, edo,

bestela, itzulketari uko egin dakiokeen ekarpenak. Lehenengoek dirua itzultzeko eskubide

“automatikoa” ematen dute, baina baldintzak eta epeak bete behar dira. Bigarrenetan, berriz,

itzulketa eskatzeko aukera bazkideen eskubidea da, eta kooperatibak atzera bota dezake.

Desberdintasun hori EKLren bigarren aldaketan gehitu zen, abenduaren 1eko 8/2006

Legearen bidez, kooperatibei nazioarteko 32. kontabilitate-araua aplikatzearen ondorioz.

Bada, arau horrek eragotzi zuen kooperatiben kapital sozialari egindako ekarpenak baliabide

propiotzat hartzea, legearen aurreko idazketak arautzen baitzuen bazkideek dirua itzultzeko

baldintzarik gabeko eskubidea zutela. Bazkideek sozietatearen kapitalari egindako

ekarpenak kooperatibaren baliabide berekitzat ez hartzeko arriskuaren aurrean, bazkideek

ekarpenok itzultzeko baldintzarik gabeko eskubidea izanik, gertaera horrek kalte larriak

eragin dizkiekeelako kooperatibei hirugarrenen aurrean kaudimenaren inguruko irudiari

loturik, euskal lurralde-eremuko legegileak erabaki zuen ondoko aukera gehitzea legean:

itzulketa-eskubidea duten ekarpenak, kontabilitatean besteren baliabidetzat hartu beharko

liratekeenak, eta itzulketa baldintzarik gabe errefusatzeko modua ematen duten ekarpenak,

hau da, baliabide berekitzat jotzeko kontabilitate-eskakizunak beteko lituzkeenak, bereiztea.

Horrela, 2006. urtean, kooperatiben legea aldatu zenean, kooperatiba bakoitzaren esku utzi

zen sozietatearen kapitalari egindako ekarpenak, ez nahitaezkoak, baina kooperatibaren

erabakiaren zioz itzulgarriak, sozietatearen estatutuetan arautzeko aukera, eta horrela,

bazkideen ekarpen horiek baliabide bereki edo propiotzat kontabilizatzeko aukera eman zen.

Aurrekoaren ondorioz, bazkide batek kooperatiban baja eskatzen duenean, bajaren

tratamendua aldatu egingo da ekarpenek itzulketa-eskubidea dutenetz. Izan ere, kasu horretan,

bazkideak itzulketa egokia jasotzeko eskubidea izango du (EKLren 66. artikulua). Dena

dela, batzar orokorrak edo administratzaileek ekarpenen itzulketa-eskubidea baldintzarik

224

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!