20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

Ekarpen horiek ez dute inola ere emango batzar orokorrean botoa emateko

eskubiderik, ezta administrazio-organoan parte hartzekorik ere.

Ekarpen horien jaulkipenen edo kontratazioaren ehuneko berrogeita hamarra

gutxienez kooperatibako bazkideei eta soldatapeko langileei eskaini beharko zaie

hirugarren ez-bazkideei eskaini baino lehen. Eskaintza horri publizitatea emango

zaio, batzar orokorrak deitzeko ezarritako baldintza beretan.

Eskaintza-jaulkipena baimentzeko eskumena duten agintaritza ekonomikoek

informazioa gainbegiratu eta onartu ondoren, organo gainbegiratzaile eskudunak

ezarritako entitate arduradunak arduratuko dira informazio hori hirugarren ezbazkideek

jaso dutela bermatzeaz.

7.– Artikulu honen 1. ataletik 5.era bitarte ezarritakoa kreditu-kooperatibei eta asegurukooperatibei

ere ezarriko zaie baldin eta kooperatiba horien sektoreko araudietan ez

bada horretarako eragozpenik jartzen.

9.3.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Kooperatiben Lege berriak, funtsean, aurreko araudiaren 60. artikuluaren eduki berbera

dakar, baina aldaketa txiki batzuk gehitu dira arau berrian sozietatearen kapitalaren

erregulazioan.

Lehenengoa artikuluaren lehen atalean jasota dago eta baldintzarik gabe errefusatu

daitezkeen ekarpenetan baja emanez gero, itzulketa-eskubidea duten ekarpen bihurtzeko

aukerari doakio. Lege zaharrak agintzen zuen batzarraren erabakia nahikoa zela eraldaketa

edo bihurketa hori egin ahal izateko. Hala eta guztiz ere, EKLren 60.1.2. artikuluak xedatzen

duenez, ekarpenak bihurtu ahal izateko, sozietatearen estatutuak aldatzeko erabakia beharko

da; beraz, lege berriari jarraiki, batzarrak erabaki beharko du, baina erabakia estatutualdaketa

batean gauzatu beharko da, eta, beraz, estatutuen testuan islatuta geratu beharko da

eraldaketa.

Bigarrenik, ELLren 60.2.4 artikulua dela bide, lege berriak aukera eman du estatutuetan

ekarpenak itzultzeari uko egiteko eginbeharra arautzeko, baldin eta, itzulketaren ondorioz,

kooperatibak estatutuetan ezarritako ratioa edo erreferentzia behar beste estaltzen ez badu.

Beraz, aukera eman du estatutuetan erreferentzia objektibo bat arautzeko, ekarpenen

itzulketari buruzko erabakiari begira baremo gisa balio dezan, administrazio-organoak hartu

beharreko erabakia ez dadin geratu hura osatzen duten pertsonen nahierara.

Azkenik, mendeko finantza-ekarpenen araubidea ere berrikusi da, bazkide ez diren

hirugarren eskuratzaileen informazio-eskubidea babestuz. Horrela, EKLren 60.6 artikuluan,

informazio nahikoaren kontzeptua txertatu da, agintari ekonomikoek eta ikuskaritza-organo

eskudunak gainbegiratu beharko duten legezko erreferentzia gisa, bazkide ez diren hirugarren

eskuratzaileek informazio hori jasotzen dutela bermatzeko. Aldaketa hori erantzun argia da

lege berriaren aurreko jaulkipenetan harpidedunek adierazitako eskakizunei dagokienez;

izan ere, beharrezkotzat jo zuten informazio hori gehitzea, ekarpenok eskuratzeko behar

ziren judizio-elementuak izan zitzaten.

223

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!