20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

erantzukizuna ulertzeko. Pertsona horiek, bazkide bihurtzen direnean, ekarpenak egiteko

konpromisoa hartzen dute, eta, hala badagokio, etorkizunean ekarpen berriak harpidetu

ahal izango dituzte, organo eskudunaren erabakiz. Horregatik, kooperatibaren zorren

erantzukizuna harpidetutako ekarpen horietara mugatzen da, ekarpenok ordainduta egon

ala ez. Horrela, baja hartzen duen pertsona bati, harpidetutako ekarpenak itzuli gabe dituen

heinean, eskatu ahal izango zaio itzulketa hori egin dezan, baja eman ondoren ere.

Gainerakoan, itzuli beharreko zenbatekoa finkatu ondotik, bazkideek ez dute inolako

erantzukizunik izango zorrengatik; beraz, une horretatik aurrera, ez dute inolako

erantzukizunik izango kooperatibak baja eman aurretik hartutako zorrengatik. Manu horrek

segurtasun juridiko nabarmena ematen dio erantzukizun-araubideari; izan ere, bazkideen

erantzukizunari amaiera ematen dion une zehatza finkatzea ahalbidetu du, eta une horretatik

aurrera seguru egon daitezke ezin izango zaiela inolako erantzukizunik eskatu sozietatearen

zorrei dagokienez. Horrela, bazkideen erantzukizunari behin betiko amaiera ematea erabaki

du legegileak, erantzukizuna benetan amaitzen den uneari buruzko zalantzarik egon ez dadin.

Azkenik, berrikuntzei buruzko atalean aurreratu den bezala, legegileak berrikuntza gisa

gehitu du EKLren 59.4 artikuluan kooperatiba-sozietatearekiko kontratuak sinatu dituzten

edo betebeharrak beren gain hartu dituzten bazkideak ez direla azkenduko bazkide-izaera

galtzen dutenean, eta indarrean jarraituko dutela sozietateko bajaren ondoren ere. Horrela,

legegileak beharrezkotzat jo du kooperatiba mota batzuetan egiten den jarduera bat kontuan

hartzea. Hala ere, adierazi behar da esandakoa argipen hutsa dela, ez aldaketa, ez baitakar

berritasunik. Jakina denez, sozietate-harremanaz bestelako kontratu eta betebeharrak

harreman horretatik kanpokoak dira, eta, beraz, harreman eta betebehar lokabe horien

baldintzen arabera arautu behar dira.

9.3. Kapital soziala

60. artikulua.– Kapital soziala

1.– Bazkideek kapital sozialari egiten dizkioten ondare-ekarpenek, nahitaezkoek edo

borondatezkoek, osatuko dute kooperatibaren kapitala. Ekarpen horiek honelakoak

izan daitezke:

a) Baja-kasuan itzultzeko eskubidea duten ekarpenak.

b) Batzar orokorrak edo artezkaritza-kontseiluak, estatutuetan xedatutakoaren

arabera, baldintza gabe ukatuz gero itzultzeko eskubiderik ez duten ekarpenak.

Baja-kasuan itzultzeko eskubidea duten ekarpenak nahitaez bihurtu ahal izateko

kooperatibak baldintza gabe ukatuz gero itzultzeko eskubiderik ez duten ekarpen,

edo alderantzizko bihurketa egiteko, estatutuak aldatzeko erabakia beharko da.

Bazkideren bat ez badago ados horrekin, baja eman ahal izango du; baja hori

bidezkotzat joko da.

2.– Estatutuetan aurreikusi ahal izango da ezen, ekitaldi ekonomiko batean itzuli

beharreko ekarpenen kopurua estatutu horietan ezarritako sozietate-kapitalari

dagokion kopurua baino handiagoa bada, artezkaritza-kontseiluaren aldeko iritzia

beharko dela ekarpen berriak itzultzeko.

221

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!