20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

9. ARAUBIDE EKONOMIKOA* 1.

9.1. Sarrera

VI. kapituluan, Kooperatiben Lege berriak erakunde horien araubide ekonomikoa arautu

du, eta, oro har, aurreko araudian xedatutako manu-ildoei jarraitu die. Hala ere, komeni

da azpimarratzea arau berriak zenbait alderdi argitu nahi izan dituela, horien interpretazioa

eztabaidagarria izan baita. Ildo horretan, argi eta garbi zehaztu du bazkideek sozietatearen

zorrengatik hartzen duten erantzukizun-araubidea. EKLren 59. artikulu berriak zehatzmehatz

argitu du bazkideek ez diotela sozietatearen zorrei erantzun behar, eta euren

erantzukizuna kooperatibari egindako ekarpenetara mugatuko dela. Horrela, azpimarratu

behar dugu bazkideek sozietatearen zorrengatik hartzen duten erantzukizunari buruzko

eztabaida ebatzita geratu dela, bazkideen erantzukizunaren izaera mugatua nabarmendu baita.

Bestalde, gogoeta hori behar bezala uztartu da galeren egozpenaren araubidearekin, EKLren

arabera, argi baitago kooperatibaren galerak ezin izango zaizkiola egotzi bazkidearen ondare

pertsonalari; hortaz, egozpen hori egiteko aukera sozietate-kapitalari egindako ekarpenetara

edo hurrengo bost urteetan bazkideari legozkiokeen erreserbetara mugatuko da. Horregatik,

araudi berria indarrean hasteaz batera, behin betiko konpondu da kooperatibako bazkidearen

erantzukizun-araubideari buruzko eztabaida; izan ere, legezko eduki berriarekin eta aurreko

araudiarekin bat etorriz, eztabaidaezina da bazkideak ez diela erantzungo bere ondarearen

bidez sozietatearen zorrei.

Alderdi garrantzitsu horrez gain, EKLn xedatutako araubide ekonomikoa eta aurreko

araudian araututakoa oso antzekoak dira. EKLren 60. artikuluak kapital-araubidea dakar,

eta lehengo erregulazioan jasotako orientabide berdintsuei oratu die, zenbait zehaztapen

txertaturik, esate baterako, baldintzarik gabe errefusatu daitezkeen ekarpenetan baja emanez

gero, itzulketa-eskubidea duten ekarpen bihurtzeko, ez da nahikoa batzarrak erabakitzea,

lehen onartzen zen moduan, eta orain estatutuak aldatu beharko dira hori egin ahal izateko.

Hartara, asmoa da horrelako aldaketek berariazko arauketa izatea estatutuetan, azken batean,

bazkideek horrelako erabakiak hartzeko aukeraren berri garaiz izan dezaten eta egoeraren

arabera har ez ditzaten saihesteko. Mendeko finantzaketen araubidearen gardentasun

handiagoa lortze aldera, merezi du nabarmentzea, hala berean, horrelako finantza-tresna

bat jaulkitzen denean, informazio-eskakizunak indartu behar direla, bazkideek ez ezik,

hirugarren interesdunek ere jaulkipen berriaren irismenaren eta edukiaren berri izan dezaten,

kooperatibek gainerako konpainien gardentasun-maila bera izan dezaten finantzaketa

lortzerakoan.

Era berean, araubide ekonomiko berriak, oro har, lehengo araudiko nahitaezko eta

borondatezko ekarpenen erregulazioari eutsi dio, oraingoan, EKLren 61. eta 62. artikuluetan,

non bazkideek kooperatibari eman behar dizkioten ekarpenek bete beharreko araubidea

ezartzen den, kooperatibak bere jarduera gauzatu ahal izan dezan. Bestea alde batetik,

nabarmendu behar da ekarpenen interes-araubideari eutsi zaiola (EKLren 63. artikulua)

* Oihana García Pereda andreak eta Beñat Salaberria Osa jaunak, LKS Next Legalen Sozietate Arloko

abokatuek, egindako iruzkina.

217

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!