20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BESTE ORGANO BATZUK

aurkaratzeko modua arautzen du, eta, beraz, batzar orokorrak hartu izan balitu

bezala xedatzen du, baina artikulu horretarako igorpena eztabaidagarria da, modu

orokorregian ezarri baita, batzar nagusiaren eta errekurtso-batzordearen funtzio,

osaera eta funtzionamendua desberdinak baitira. Esan beharra dago, errekurtsobatzordeak

zehapen-erabakiak izapidetu eta ebazten dituenez, aurkaratzeko epea

zenbatzeko dies a quo edo hasiera-data ez dela aurkaratu beharreko erabakia

hartzen den data, errekurtsogileak benetan ezagutzen edo jakinarazpena jasotzen

duen data baizik, eta, horrela, pertsona horren defentsa-gabezia saihesten da.

− Eta 6. atalak, estatutuetarako igorpen subsidiario orokorra egiten du, 58. artikuluaren

aurreko ataletan araututa ez dagoen guztiari dagokionez, baina ulertu behar da

EKLren beraren beste artikulu batzuetan araututa ez dagoenari ere eragiten diola.

58. artikuluari buruzko iruzkinaren atal hau amaitzeko, adierazi behar da EKLren 106.

artikuluak araubide berezia ezarri duela lan elkartuko kooperatibentzat diziplina-araubidearen

arloan.

8.2.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatiben 27/1999 Legeak (estatukoa), 44. artikuluan, errekurtso-batzordea egoteko

aukera aratuta dauka, EKLren 58. artikulua dakarren antzeko edukia duen arau baten bidez,

baina aldaketa batzuk baditu.

Estatuko arau hori lagungarria izan daiteke, egiatan, bi arlori buruzko ondorioak berresteko

eta ondorioak sendotzeko, EKLren interpretazioaren bidez ere atera daitezkeenak, baina,

hala eta guztiz ere, agerikoa da EKLren arauketa-gabezia aipaturiko bi gai horietan. Hona

hemen:

− Errekurtso-batzordeak, aurkezten zaizkion errekurtsoak ebazteaz gain, izapidetu

egin ditzakeela argitzea.

− Bestetik, komenigarria litzateke –ez, horrenbestez, beharrezkoa− baztordekideen

agintaldiaren iraupena agerraraztea; bada, EKLk berariaz ezartzen du agintaldiak,

gutxienez, hiru urteko iraupena izan behar duela.

Bestalde, azter liteke Estatuko legearen 44. artikuluaren 4. atalaren xedapena kontuan

hartuta, batzordekideei buruz egiten den igorpen orokorrari dagokionez, estatuko legearen

paragrafo horretan epaile eta magistratuei aplikatzen zaizkien abstentzio- eta ezespenarrazoiak

modu osagarrian aplikagarriak izan ote daitezkeen, EKLren 58. artikuluan

xedatutakoei gehigarriak zaizkienean.

Iruzkingile honen aburuz, ez dira aplikagarriak. Estatuko araua egokia ez izateaz gain,

errekurtso-batzordeko kideen funtzioak eta epaile zein magistratuenak, administratzaileenak

eta zaintza-batzordeko kideenak oso desberdinak baitira, EKLren 58. artikuluak gaia arautzen

du, eta 2. atalak gai hori izateko baldintzak eta bateraezintasunak arautzen ditu, bai eta 4.

atalak abstentzio-arrazoiak ere; beraz, Euskadiko legegileak gaia araututa dauka eta ez dago

bete beharreko legezko hutsunerik.

215

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!