20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ARAUBIDE EKONOMIKOA

eta estatutuek eskatzen dituzten egokitasun-baldintzak betetzea: zalantzagarria

izan daiteke eskubide osoko bazkideak ez diren adituek batzordean parte

hartu ezin izatea; gainera, gabezia hori ez da konpentsatu batzordeak kanpoko

adituengana jotzea ahalbidetzen duen berariazko arau baten bidez.

• Batzar orokorrak aukeratuko ditu, isilpeko bozketa bidez, eta izendapenean

arreta berezia jarriko da, batzordearen eta haren kideen izaera demokratikoa eta

mendekotasunik ezakoa indartzeko.

• Batzordeko kide izatea eta kooperatibako beste edozein sozietate-kargu edo

soldatapeko pertsona izatea bateraezinak dira. Azken arauketa hori, baina, ez

da erabat funtsezkoa; izan ere, lan elkartuko kooperatibak ez diren beste mota

batekoetan, soldatapeko eta bazkide izan daiteke aldi berean, adibidez, kreditukooperatiba

bateko bazkide bezeroa edo ohikoa besteren konturako langile ere

izatea.

• Eta, estatutuetan finkatu beharreko agintaldi zehatzik eta gehieneko eperik

ezartzen ez badu ere, hiru urtetik beherakoa ez izatea galdatzen du, eta berritu

ahal izango da.

3. atalak batzordearen funtzionamendua arautzen du, eta honako hauek ezarri dira:

• Bertaratzeko gutxieneko quoruma egon behar da deliberamendua baliozkoa

izateko (ulertu behar dugu batzordea behar bezala eratuta gera dadin), honela

finkatuta: kideen erdia baino gehiago.

• Botoa eskuordetzea ez da baliozkoa; betekizun hori antzekoa da beste sozietateorgano

batzuetan, batzar orokorrean izan ezik, eta kooperatibetan izaera partehartzailearekin

bat dator.

• Erabakiak hartzeko, estatutuetan zehaztutako gehiengoa beharko da.

• Eta, bereziki, diziplina-arloko ebazpenak emateko, bozketa isilpekoa izango

da beti, eta ez da kalitate-botorik egongo. Betekizun eta arau horiek bat datoz

erabaki horien garrantziarekin; dena dela, diziplinakoak ez diren gaien inguruko

erabakiak hartzeko aukera badago isilpekoa ez den bozketa eta kalitate-botoa

erabiliz.

4. atalak abstenitzeko arrazoiak eta, hala badagokio, batzordeko kideak errefusatzeko

arrazoiak ezartzen ditu, bai errekurtsoen izapidetzean parte hartzeko, bai errekurtso

horiek ebazteko, ahaidetasun-harremanei eta mendekotasun-, adiskidetasun- edo

etsaitasun-loturei gagozkiela.

5 atalak batzordearen erabakien eraginkortasuna eta haien balizko aurkaratzea

arautzen ditu, honako hauetan ezartzen denez:

• Batzordearen erabakiak “berehalakoan bete beharko dira eta behin betikoak

izango dira”, administrazio-organoaren erabakiak berrikusteko eginkizunean

ordezkatzen duen batzar nagusiarenak bezalakoak.

• Eta “Aurkaratu egin daitezke, batzar orokorrak hartu izan balitu bezala, 41.

artikuluak ezarritakoaren arabera”. Artikulu horrek batzar orokorraren erabakiak

214

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!