20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BESTE ORGANO BATZUK

Legezko testuak arautu duen bezala, edozein kooperatiba-motatan sor daiteke

batzordea, sozietatearen tamaina edo garrantzi ekonomikoa alde batera utzita, bai

lehen mailako kooperatibetan, bai bigarren mailako kooperatibetan edo handik

gorakoetan.

Bazkideen arau-hauste astunak edo oso astunak direla eta, lehen auzialdian hartutako

zehapen-erabakiak berrikustea, hau da, errekurtsoak ebaztea, funtsezko eginkizun

gisa ezartzen du; horrek esan nahi du, lege-testuak berariaz esaten ez badu ere,

administrazio-organoak hartutako erabakien aurkako errekurtsoak ebazten dituela,

berari baitagokio zehapen-eskumena lehen auzialdian.

Gainera, diziplinazkoak ez diren erabakien aurkako errekurtsoa ere jarri ahal izango

da, EKLk beste artikulu batzuetan edo sozietatearen estatutuetan hala arautzen

duenean.

Azken batean, errekurtso-batzordean errekurritu daitezkeen erabakien xedea

hauetako bat izan daiteke:

• Edonola ere, bazkideen arau-hauste astunak edo oso astunak direla eta,

erakundearen barruan lehen auzialdian hartutako zehapen-akordioak. Beraz,

sozietate-diziplinako arauen lege- eta estatutu-erregulazioa, hutsegiteen

tipifikazioa eta horiei dagozkien zehapenak eta zehapen-prozedurak aintzat

hartu behar ditu, kanporatzeko zehapena bereziki aipatu behar dugula, eta

horren araudi berezitua. Eta balizko arau-hauste guztietatik, arinak, astunak eta

oso astunak izan daitezkeenak, errekurtso-batzordera jo daiteke soilik azken bi

taldeetan tipifikatutakoen inguruan hartutako erabakiengatik. Hala, bizkortasunarrazoiak

direla eta, garrantzi txikiko gaietan, arau-hauste arinei dagokienetan,

ezin da errekurtso-batzordera jo, batzordea egongo ez balitz bezala.

• EKLk berariaz ezartzen dituen beste erabaki batzuk, zehatzaileak ez direnak,

hala nola bazkide-izaera onartzeari edo ukatzeari buruzkoak (20.4 eta 20.5

artikuluak) edo bazkideen informazio-eskubidea ukatzeari buruzkoak (25.1

artikulua).

• Eta beste erabaki ez-zehatzaile batzuk, ezpada, beste gai batzuei buruzkoak,

estatutuetan berariaz araututa badaude. Lege-arauketa horrek, estatutuerregulazioaren

bidez, batzordearen aurrean errekurritu daitezkeen gaiei

mugarik jartzen ez dienez, iruzkingile honen ustez, eztabaidatzeko modukoa

da, gehiegikeriaz baliatzen bada, batzordearen funtsezko xedea hutsaldu eta

eraginkortasun gutxikoa bihur dezakeelako.

Beste alde batetik, zehapen-erabakiak batzordearen aurrean errekurritzeko legitimazio

aktiboa ezartzen du, erabaki horiek eragindako pertsonaren esparrura mugatuta; beraz,

batzordeak ezin izango du ofizioz jardun, ez eta eragindakoak ez diren beste organo edo

pertsona batzuek eskatuta ere.

− 2. atalean, batzordearen osaera eta agintaldia arautu dira, azaletik baina era trinkoan,

eta honako hauek ezarri dira:

• Kide izateko baldintzak: eskubide osoko bazkidea izatea (edozein bazkide-mota)

213

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!