20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BESTE ORGANO BATZUK

administrazio-organoaren zehapen-akordioa dakarten diziplina-arlokoak, horrela saihesten

baita batzar orokorrak aztertu behar izatea, prozesu luze eta konplexu baten arabera, batik

bat, bazkideen kopuru txikia duteneko kooperatibetan, eta, horren ondorioz, arau-hauste

astunen edo oso astunen ziozko diziplina-espedienteen ebazpena luzestea ekiditen da, horien

emaitza zeinahi delarik ere, halakoak oso kaltegarriak baitira kooperatibaren funtzionamendu

onerako eta, gainera, bidegabeak izan baitaitezke zehatutako pertsonentzat.

Haatik, organo hori ezarri ahal izateko, EKLk gutxieneko bazkide-kopururik ezartzen

ez badu ere, ez du eraginkortasunik edo ondorio emankorrik izango bazkide-kopuru txikia

duten kooperatibetan ezartzeak, bazkide guztiak erraz bildu baitaitezke batzar orokorrean.

8.2.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Lehengo araudiaren 54. artikuluaren aldean, EKLren 58. artikuluaren berritasun bakarrak

hiru dira: lehenengoa, argigarria, eta beste biak berrikuntza formalak.

− Argigarria dugu manu berriak berariaz arautzea errekurtso-batzordeak, kide titularrez

gain, ordezkoak ere izateko aukera. Arau berriak dakarren argibidea onuragarria da,

baina esan beharra dago gauza bera ondoriozta genezakeela PZLren 43. artikuluaren

7. paragrafoak administratzaileei dagokienez arautzen duena parekotasunez

aplikatuko bagenu.

− Eta bi berritasun formalak hauexek dira: hizkera inklusiboaren erabilera, aurreko

termino batzuen ordez, ikuspegi inklusiboa dutenak baitarabiltza oraingoak; eta

lehengo 54. artikuluaren 4. atalaren bigarren paragrafoa bitan banatzea, bosgarren

atal berria gehituta, 58. artikuluan, hain zuzen ere. Bestetik, egungo EKLren 41.

artikulurako igorpena egiten du (lehengo araudiak 39. artikulurako igorpena egiten

zuen) eta lehen 5. artikuluan araututakoa 6. paragrafo berri batera ekarri du oraingoan.

8.2.3. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Artikulu honi buruzko iruzkinean adierazi den bezala, errekurtso-batzordea hautazko

organoa da, bazkideen borondatearen araberakoa. Izan ere, bazkideek, esandako organoa

arautzeko ahalmena baliatuz, zati handi batean erabaki dezakete organo hori kooperatiban

txertatu ala ez, bai eta nola egituratu ere. Nolanahi ere, hala egiten badute, EKLren 58.

artikuluak ezarritako gutxieneko aginduzko arauak bete behar dira, eta EKLren beraren beste

artikulu batzuek jasotako manuak aplikatuko zaizkio, errekurtso-batzordeari aplikatzekoak

badira, batez ere, batzordeak izan ditzakeen eginkizunen inguruan, bai eta 58. artikuluaren

5. atalak jasotzen duen igorpenagatik ere, erabakiak aurkaratzeko araubideaz denaz

bezainbatean.

− 1. atalak batzordearen estatutuetako egitura eta eskumenak ezartzen ditu.

Batzordea estatutuen bidez arautu behar da, eta, beraz, batzar orokorrak dauka

hautazko batzorde hori eratzeko eta horren araudia ezartzeko eskumena, ez ohiko

akordio baten bidez, estatutuak hasieran onartzeko edo geroago aldatzeko eskatzen

diren baldintza formalak eta gehiengoen baldintzak betez baizik.

212

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!