20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BESTE ORGANO BATZUK

1.– Kooperatibako estatutuetan, errekurtso-batzorde bat arautu ahal izango da bazkideen

arau-hauste astun edo oso astunengatik entitatean lehen auzialdian hartutako

erabaki zehatzaileak berriro aztertzeko, baina bakarrik ukitutakoak berrazterketa

eskatzen badu. Zehatzaileak ez diren erabakiengatik ere errekurtsoa jarri ahal

izango zaio batzorde honi, aukera hori ezarri bada lege honetan edo estatutuetan.

2.– Organo horretako kide izateko, bazkideek estatutuetan eskatzen diren baldintza

hauek bete beharko dituzte: antzinatasuna, kooperatiben arloko esperientzia eta

egokitasuna. Kide titularrak eta, hala badagokio, ordezko kideak batzar orokorrak

aukeratuko ditu, estatutuetan agindutako kopuruan, isilpeko bozketan eta sozietatean

ardurazko kargurik ez duten eta kooperatibako soldatapeko ere ez diren bazkideen

artetik. Haien agintaldia ez da hiru urtetik beherakoa izango eta berriztatu ahal

izango da.

3.– Errekurtso-batzordearen eztabaidak baliozkoak izateko bileran kideen erdiek baino

gehiagok egon beharko dute, eta ezin izango da botoa delegatu; erabakiak hartzeko,

estatutuetan zehaztuko den gehiengoa beharko da. Diziplinarekin zerikusia duten

erabakiak hartzeko bozketa isilpekoa izango da beti, eta ez da egongo kalitatezko

botorik.

4.– Errekurtsoei buruzko izapideak egin edo erabakitzerakoan, batzordeko kideek ezin

izango dute parte hartu baldin eta ukitutako bazkidearekiko bigarren gradura arteko

odol-ahaidetasuna edo ezkontza-ahaidetasuna badute edo pertsona horrekiko

mendekotasuna, adiskidetasun estua edo ageriko etsaitasuna badute.

5.– Errekurtso-batzordearen erabakiak, sozietatearen nahiaren adierazpen direnez gero,

berehalakoan bete beharko dira eta behin betikoak izango dira. Aurkaratu egin

daitezke, batzar orokorrak hartu izan balitu bezala, 41. artikuluak ezarritakoaren

arabera.

6.– Artikulu honetako aurreko zenbakietan aurreikusi gabeko kasuetan, kooperatibaren

estatutuek agintzen dutena bete beharko da.

8.2.1. Sarrera

EKLren 58. artikuluak xedatutakoaren arabera, errekurtso-batzordea hautazko organoa

da, estatutuetan arautzen denari men eginda, eta organo horrekikoak arautzeko ahalmen

handia ematen die kooperatiba guztiei, nahiz eta, arauketan beharrezkoak diren arau jakin

batzuk ezarri; izan ere, kooperatibak errekurtso-batzordea sortzeko erabakia hartzen badu,

estatutuetan jasotako erregulazioak aginduzko arau batzuk bete beharko ditu, hauteskundegaitasun

pasiboari, hauteskunde-prozedurari, funtzionamenduari, agintaldiari eta kideen

gutxieneko inpartzialtasun-baldintzei buruz.

Administrazio-organoaren erabakien aurka aurkezten diren errekurtsoak berraztertzen

dituenez gero, organo horrek batzar nagusia ordezten du ondorio horietako eta, beraz,

oso erabilgarria da bazkideen kopuru ertaina edo handia duten kooperatibetan eta,

gainera, eraginkortasuna ematen die, organoaren helbururik behinena barne-gatazka jakin

batzuk izapidetzea eta ebazpena bizkortzea eta erraztea baita, batez ere, lehen auzialdian

211

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!