20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

BESTE ORGANO BATZUK

EKL berriak ere organoaren arauketari eta erregulazioari eutsi die, zioen azalpenean

adierazten den bezala, sozietate-kontseiluari dagokionez, “ikusi da baliagarria dela euskal

kooperatibismoaren barruan”.

Iruzkingile hau bat dator legegileak sozietate-kontseiluaren erabilgarritasun eta

egokitasunari buruz duen iritziarekin, kooperatibaren izaera nahasten duen organo gisa

ikusten duten doktrinazko sektore kualifikatuen iritzi kritikoa gorabehera, batzar orokorraren

eta artezkaritza-kontseiluaren artean jarrita dagoela, enpresa-batzordearen parekotzat jo

baitaiteke, eta lan egiten duten bazkideak ordezkatzen dituen organoa dela pentsa baitaiteke,

artezkaritza-kontseiluak ordezkatzen ez dituen edo partez ordezkatzen dituenaren aurrean.

Iritzi horien eta iritziok azaleratzen dituzten benetako arriskuen aurrean, iruzkingile

honen aburuz, sozietate-kontseilua solaskide garrantzitsua da bazkide langileen edo lanbazkideen

kooperatibaren sozietate-bizitzan eta, hartara, ez da artezkaritza-kontseiluaren

aurkako organotzat jo behar, bi organo horiek gai guzti-guztietan bat ez badatoz ere; aitzitik,

laguntzailetzat hartu behar da, organoaren berezko gaietan, ez beste batzuetan, kudeaketa

bideratzen laguntzen baitu eta lan-emaile diren bazkide langileak hein handiagoan partaide

bihurtzen baititu, une gozoetan eta, bereziki, une zailetan, eta atxikimendu hori txit

onuragarria da.

8.1.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Lehengo 4/1993 Legearekin alderatuta (54. artikulua), EKLren 57. artikuluaren berritasun

bakarra 1. atalean jasota dago, eta kooperatiba orok, bazkide-kopurua edozein izanda ere,

organo hori sortzeko aukeran datza.

Aurreko 4/1993 Legeak organo horren hautazko sorrera baino ez zuen arautzen kopuru

jakin batetik aurrerako kooperatibentzat, hau da, “berrogeita hamar bazkide langile edo lanbazkidetik

gorako kooperatibentzat”.

Aldaketa hori gehituta, EKL berriak aurreko 4/1993 Legeak sortutako zalantza, hau da,

bi mota horietako 50 bazkide baino gehiagoko sozietate-errolda duten kooperatibentzat

gordetako organoa ote zen, argitu du, eta kooperatiba guztietan ezartzearen alde agertu da,

bazkideen kopurua bazter utzita eta aurrekoan legezko debekurik ez zegoela oinarri hartuta,

Espainiako Konstituzioaren 38. artikuluan ezarritako enpresa-askatasuna eta kooperatibek

beren burua erregulatzeko gaitasuna aitortuta eta kooperatiba-printzipioen aurka egiten ez

duela argi utzita.

Aurreko aldaketarekin batera −iruzkingile honen iritziz, onuragarria izan dena−, legelariak

euskal eremuaren baitan EKL berrian emandako idazketak, kooperatibak “50 bazkide

langile edo lan-bazkide baino gehiago” izan behar duelako baldintza ezabatuta, ez du soilik

bazkideen kopuruaren betekizuna kendu, ezpada, idazketari lotutako beste bat; izan ere,

sozietate-kontseilua izan zedin, manuak adierazitako bi bazkide-motetako bat izan behar

zuen kooperatibak: bazkide langileak (lan elkartuko kooperatibetan) edo lan-bazkideak

(gainerako kooperatibetan).

EKL berriak orain sorrarazten duen zalantza, berriz, hauxe da: zeinahi kooperatibak bazkide

langilerik edo lan-bazkiderik izan ez arren, sozietate-kontseilua izatea arautu dezake?

208

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!