20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

XEDAPEN OROKORRAK

organiko eta funtzionalerako egokitzapena ahalbidetzeko ez ezik, bermatzeko helburuz,

kasurako, etxebizitza-kooperatiben eta lan elkartuko garraio-kooperatiben kasuan bezala.

Kooperatiben arloan, administrazioaren sustapen- eta kontrol-jarduera egungo ingurune

juridiko, ekonomiko eta instituzional orokorrera egokitzea, bai eta euskal kooperatibek

sozietate gisa duten garapen-mailara ere, sozietate horien nortasunaren berariazkotasuna,

hots, gizarte-interesekotzat jotzea legitimatzen duena, identifikatuz, sustatuz eta bermatuz.

Etenik gabe eta azkar bai azkar bilakatzen den sozietateen inguruko zuzenbidearen

gidalerro orokorrak txertatzea; esaterako, gobernu korporatiboaren arauketa.

Alderdi jakin batzuen autoerregulazioa estatutuen bidez edo barne-araubideko

erregelamenduaren bidez ahalbidetzea edo, hala badagokio, errespetatzen eta indartzen duen

kooperatiba-mugimenduaren barruan.

Arauaren koherentziari, interpretazioari eta aplikazio praktikoari laguntzen dioten hainbat

doikuntza eta hobekuntza juridiko-tekniko txertatzea. Zioen azalpenak irtenbide horien

guztien berri ematen du luze eta zabal, eta araudia gero eta globalizatuagoa den nahiz etengabe

eta azkar bai azkar bilakatzen den errealitate ekonomiko batera egokitu beharrari erantzuten

diote. Egoera horri aurre egiteko, enpresak ez ezik, enpresa horiei lotuta jarduten duten

sozietate-motak ere lehiatzen dira; hori dela eta, euskal legegileak ulertu du kooperatibei

euren izaera eta xedearekin bat datozen tresna juridikoak eman behar zaizkiela, enpresagaitasuna

errazteko xedez.

Laburrean aipatu dugun eta 1993an ezarritako eredu kooperatiboa errespetatzen duen

legegintza-politikaren proposamenaren ondorioz, ez dira aldatu, I. tituluaren I. kapituluan,

hizkuntza ez-sexista aplikatzearen ziozkoa harago, honako artikulu hauek: 2. Izena;

3. Egoitza soziala eta 4. Gutxieneko kapital soziala; beraz, zeharo indarrekoa da 4/1993

Legearen iruzkinean agertutako eta azaldutakoa.

Ildo beretik, 1, 5 eta 6. artikuluei dagokienez, arau berriaren ondorioz aldatu ez den zatia

dagoeneko iruzkinduta dago eta, beraz, azaltzen dena alderdi berriei buruzkoa izango da.

1.1.2. 1.2. artikulua

1.1.2.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Legearen berrikuntza nagusia hauxe dugu: printzipio kooperatiboak Nazioarteko

Kooperatiba Aliantzak aldarrikatutakoak dira, hau da, 1995. urtean, Manchesterreko

kongresuan berariaz ezarritakoak. Euskal Talde Popularraren zuzenketa batetik dator,

Legebiltzarraren egoitzan egindako izapidetzearen bidez.

Zioen azalpenean azpimarratzen denez, jarraibideak dira kooperatibek beren balioak

praktikan jartzeko, eta berariaz adierazten ditu balio horiek: bazkideen kontrol demokratikoa,

beraien partaidetza ekonomikoa, autonomia eta independentzia, hezkuntza, prestakuntza eta

informazioa, kooperatiben arteko lankidetza eta komunitatearen aldeko sentimendua.

Bestetik, gaineratzen du printzipio eta balio horiek gizarte-ekonomiaren esparru zabalagoan

nabarmendu behar direla, eta errealitate egiaztatutzat jotzen du haren kuantifikazioan,

enpresa-bikaintasunean eta gizarte-onura eztabaidaezin eta itxaropentsuan; bertan txertatzen

da, hura osatzen duten egitate bat den aldetik, Gizarte Ekonomiari buruzko martxoaren 29ko

19

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!