20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

8. BESTE ORGANO BATZUK* 1.

Euskadiko Kooperatiben 11/2019 Legeak (EKL) eta gainerako kooperatiba-legeek

(estatukoak nahiz autonomia-erkidegoetakoek), kooperatiben egitura organikoa eratzerakoan,

nahitaezko hiru organo ezartzen dituzte, aukerakoak ez direnak (batzar nagusia, artezkaritzakontseilua

eta zaintza-batzordea edo kontu-hartze batzordea), bai eta, aginduzkoak ez,

hautazkoak diren beste sozietate-organo batzuk ere, sozietatearen nahiari lotutakoak.

EKLren I. tituluaren V. kapituluko 4. atalean, “Beste organo batzuk” deritzonean, hautazko

organo gisa araututa daude sozietate-kontseilua (57. artikulua) eta errekurtso-batzordea (58.

artikulua).

Hautazko bi organo horiez gain, kooperatiba bakoitzak borondatezko beste organo batzuk

sor edo eratu ditzake, eta haien osaera, eginkizunak eta abar arautu, bada, edozein sozietatek

egin dezakeen moduan, zeinek bere autoerregulazio-ahalmenaren esparruan, baldin eta

nahitaezko organoei legez esleitutako eskumenak urratzen ez badituzte.

8.1. Sozietate-kontseilua. Izaera eta funtzioak

57. artikulua.– Sozietate-kontseilua. Izaera eta funtzioak.

1.– Estatutuetan, sozietate-kontseilu bat egotea aurreikusi ahal izango da, kooperatibako

bazkideen ordezkotza duen organo bezala oinarrizko funtzio hauek izango dituena:

administratzaileei informazioa, aholkuak eta iritziak ematea lan-harremanari

dagozkion alderdi guztiei buruz, zeinei buruz nahitaezko txostena egin behar baita,

eta, bereziki, 30. eta 105.2 artikuluetan adierazitakoei buruzkoak.

2.– Halaber, beren estatutuetan hori jasotzen duten kooperatibetan, nahitaezkoa izango

da sozietate-kontseiluari iritzia eskatzea bazkide ez diren soldatapekoekiko lanharremanari

dagozkion alderdi guztiei buruz.

3.– Sozietate-kontseilua bazkide langileek edo lan-bazkideek osatuko dute.

Estatutuetan zehaztuko da sozietate-kontseiluaren osaera, iraupena, desegitea eta

funtzionamendua, eta administratzaileek haren bileretan parte hartzeko aukerarik

baduten ala ez.

8.1.1. Sarrera

Sozietate-kontseilua, kooperatibaren organo legez, aurreneko aldiz arautu zen Euskadiko

Kooperatiben 4/1993 Legean, lehendik aurrekaririk ez zeukala, ez EAEko legerian, ez

estatukoan, ez autonomia-erkidegoetakoan, nahiz eta, sozietatearen nahia eta autoerregulazioahalmena

baliatuz, kooperatiba guztiek antzeko organo bat sor zezaketen.

* Alejandro Elejabarrieta Goienetxe jaunak, LABORAL KUTXAren Aholkularitza Juridikoaren zuzendari

eta bertako Artezkaritza-kontseiluko idazkari tekniko eta Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko

kideak, egindako iruzkina.

207

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!