20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ZAINTZA-BATZORDEA

2. Paragrafoa, guztiz berria baita, kooperatibaren kontuei buruzko txostena egiteko funtzioa

eta haren ondorioak legean arautzeko xedez, kooperatibak finantza-egoerak ikuskatu behar

dituenean.

2. atal berria lege-testuan baino ez da berrikuntza, haren idazketa osoa bat baitator

Euskadiko Kooperatiben Legearen Erregelamenduaren 21. artikuluak (58/2005 Dekretua)

ezarritakoarekin, eta, beraz, ez da berritasuna kooperatibentzat.

7.4.3. Iruzkin orokorra eta esanahi orokorra

Hauexek dira 1. paragrafoak berariaz jasotako ahalmenak edo eskumenak:

“a) Urteko kontuak aztertzea eta kontu horiei eta soberakinak banatzeko edo galerak

egozteko proposamenari buruz nahitaezko txostena egitea, batzar orokorrean azaldu

aurretik, salbu eta kooperatibak bere finantza-egoera auditoretzaren baten aurrean

aurkeztu behar duenean”.

Kontuak fiskalizatzeko funtzio hori batzordearen eginkizun klasikoa da, bai eta

eginkizun nagusia ere, kooperatiba kanpoko auditoretza batek fiskalizatzera

behartuta ez dagoenean.

Gogoratu behar da kooperatibak behartuta daudela urteko kontuak eta kudeaketatxostena

ikuskatzera, Kontu Auditoretzaren 22/2015 Legean eta hura garatzeko

arauetan ezarritako moduan eta kasuetan, eta horregatik gehitu dira paragrafoaren

azken salbuespena eta artikulu honen 2. atalean araututakoa.

“b) Kooperatibaren liburuak aztertzea”.

Eskumen hori zentzu zabalean ulertu behar da, EKLren 74. artikuluaren 1. atalak

adierazten dituenaren ildoan, kooperatibak nahitaez eraman behar dituen liburu

guztiei dagokienez, bai eta prozedura informatikoen bidez egindako gainerako

liburu, kontabilitate-erregistro eta idazpen eta idatzoharrei dagokienez ere, nahiz eta

kasu batzuetan errepikakorra izan a) atalean ageri den ahalmena kontuan hartuta.

“c) Kooperatibaren onerako beharrezkotzat jotzen duenean, batzar orokorra biltzeko

deia egitea”.

Eskumen hori administrazio-organoak ahalmen hori duela dioen arau orokorraren

salbuespena denez, honako hau eskatzen da: “… baldin eta administratzaileek ez

badiote, epe barruan, kasurik egin bazkideek 35. artikuluaren 2. eta 3. ataletan

ezarritakoaren arabera egindako eskariari”.

Azken batean, hau bezalako ahalmen garrantzitsu bat aitortzen zaio batzordeari,

administrazio-organoa kontrolatzeko eta organo hori eta bazkideak lotzeko egiten

duen lanarekin bat etorriz, baina zenbait baldintza bete behar ditu ahalmen horrek:

kooperatibaren interesentzat beharrezkotzat jotzea, alderdi guztiz subjektiboa, eta

administrazio-organoak ez jaramonik ez egitea ohiko nahiz ezohiko batzar orokorra

(35.1 artikulua eta 35.2 artikulua, hurrenez hurren) elkartzeko xedez deia egin dadila

eskatzeko eskubidea duten bazkideei eta gizarte-organoei, alderdi guztiz objektiboa.

“d) Ordezkaritza-idazkiak egokiak diren gainbegiratu eta kalifikatzea, eta, orokorrean,

batzarretara sartzeko eskubideari buruzko zalantza eta gorabeherak ebaztea”.

202

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!