20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ZAINTZA-BATZORDEA

h) Administratzaileen funtzioak etetea, baldin eta 44. artikuluko ezintasun- edo

debeku-egoeraren batean badaude, eta, hala gertatuz gero, beharrezko neurriak

hartzea batzar orokorra bildu arte.

i) Lege honek espresuki agindutako gainerako eginkizun guztiak.

2.– Kooperatibak bere finantza-egoerak auditatu behar dituenean, zaintza-batzordeak

kontabilitate-euskarriak aztertu ahal izango ditu –kideek komeni dela uste badute,

eta, beharrezkoa bada, horiei buruzko txostena egin ahal izango du. Dena dela,

txosten hori ez da nahitaezkoa izango kooperatibaren urteko kontu auditatuak

onartzeko.

Era berean, eta urteko kontuak auditatzen badira ere, zaintza-batzordeak txosten bat

egin ahal izango du soberakinak banatzeko edo galerak egozteko proposamenari

buruz.

Deskribaturiko bi kasu horietan, zaintza-batzordeak administratzaileei jakinarazi

beharko die asmoa duela aurkezteko kooperatibaren urteko kontuei buruzko eta

soberakinak banatzeko edo galerak egozteko proposamenari buruzko ez-nahitaezko

txosten bat, bazkideek txosten hori aztertzeko aukera izan dezaten ohiko batzar

orokorraren deialdia argitaratzen den unean berean.

3.– Zaintza-batzordearen funtzionamendu-araubidea estatutuetan, edo, hala badagokio,

barne-erregelamenduan erabakitakoaren araberakoa izango da. Halere, edozein

administratzailek edo batzordeko edozein kidek eska diezaioke idatziz bertako

lehendakariari organo hori biltzeko deia egin dezala, eskaera egiteko dituen

arrazoiak azalduz. Eskaera hori gutxienez artezkaritza-kontseiluaren edo zaintzabatzordearen

beraren herenak egiten baldin badu, eta hilabeteko epean biltzeko

deirik egiten ez bada, eskatu duten taldeetako edozeinek egin ahal izango du deia.

4.– Likidazioaldian, artikulu honetan zehaztu zaizkion funtzioen artetik aldi horretan

bidezkoak direnak bakarrik egikarituko ditu zaintza-batzordeak.

7.4.1. Sarrera

Zaintza-batzordearen eskumenak xehetasunez ezarrita daude EKLren 56. artikuluaren

1. atalean eta 2. zenbaki berrian, baina bertan ageri den zerrenda ez da zerrenda itxia, i)

azpiatalak, gainera, arautu baitu legeak berariaz esleitzen dizkion gainerako funtzioak izango

dituela.

Horrela, bada, ez da baliozkoa eginkizun horiek estatutuetan zabaltzea edo murriztea; izan

ere, eginkizunok beren-beregi eta nahikoa zehatz zedarriztatuta daudenak eta legeak berak

beste artikulu batzuetan “berariaz” ezartzen dituenak izan behar dute.

7.4.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

56. artikuluaren 1., 3. eta 4. atalen testua bat dator, hitzez hitz, aurretik indarrean zegoen

Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 53. artikuluaren edukiarekin, salbuespen

birekin: hizkera inklusiboa landu da, legezko testu osoan bezala; berritasuna dugu, ordea,

201

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!