20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ZAINTZA-BATZORDEA

Gainera, EKLren 42. artikuluaren 1. zenbakiak berariaz eta inolako zalantzarik gabe ezarrita

dauka kooperatibaren kudeaketa eta ordezkaritza administratzaileei bakarrik dagokiela.

Hala ere, EKLren 55. artikuluak berak aurrekoaren salbuespen bat dakar eta badio

kooperatibaren ordezkari izango dela “kooperatiba beraren administrazio-organoaren edo

bere kideetako edozeinen aurrean, baldin eta organo hori auzitara eraman behar bada edo

organo horren kideekiko hitzarmenak bukatu egin badira”.

Salbuespen horren ondorioz, batzordeak eskumena dauka, bere fiskalizazio-zereginen

barruan, batzar orokorrak legearen edo estatutuen aurka hartutako erabakiak aurkaratzeko

edo, bazkide baten edo batzuen edo hirugarrenen mesedetan, kooperatibaren interesei kalte

egiten diotenak aurkaratzeko (EKLren 41. artikulua). Bestetik, administrazio-organoak

hartutako erabaki deusez edo deuseztagarriak aurkaratzeko eskumena ere badauka (EKLren

52. artikulua).

7.3.4. Beste arau aplikagarri batzuk

Kooperatiben 27/1999 Legeak, estatukoak, ez dauka aplikazio osagarririk, eta ez du

ekarpenik egiten, ezta ezer osatzen ere.

7.4. Eskumenak eta funtzionamendua

56. artikulua.– Eskumenak eta funtzionamendua.

1.– Zaintza-batzordeak honako funtzio hauek betetzeko ahalmena du:

a) Urteko kontuak aztertzea eta kontu horiei eta soberakinak banatzeko edo galerak

egozteko proposamenari buruz nahitaezko txostena egitea, batzar orokorrean

azaldu aurretik, salbu eta kooperatibak bere finantza-egoera auditoretzaren

baten aurrean aurkeztu behar duenean.

b) Kooperatibaren liburuak aztertzea.

c) Kooperatibaren onerako beharrezkotzat jotzen duenean, batzar orokorra biltzeko

deia egitea, baldin eta administratzaileek ez badiote, epe barruan, kasurik egin

bazkideek 35. artikuluaren 2. eta 3. ataletan ezarritakoaren arabera egindako

eskariari.

d) Ordezkaritza-idazkiak egokiak diren gainbegiratu eta kalifikatzea, eta,

orokorrean, batzarretara sartzeko eskubideari buruzko zalantza eta gorabeherak

ebaztea.

e) Lege honetan zehaztutako kasuetan, sozietatearen erabakiak aurkaratzea.

f) Batzar orokorrari ebazpena emateko aurkeztu dizkion egoera edo arazo zehatzei

buruzko informazioa ematea.

g) Batzar orokorrak gainerako organoetako kideak aukeratzen dituenean

erabilitako hautaketa- eta izendapen-prozesua zaintzea.

200

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!