20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Sarrera

I. tituluko I. kapituluak argiro erakusten digu 2019 legegilearen asmoa, zioen azalpenean

iragarri eta azaldutakoa: orain arte indarrean egon den ekainaren 14ko Euskadiko

Kooperatiben 4/1993 Legearen oinarrizko egitura material eta formalari eustea, aurreko

Kooperatibei buruzko otsailaren 11ko 1/1982 Legearen aldean, nabarmen zehaztu eta hobetu

zena, orduko ingurumari ekonomiko eta sozialarekin bat zetozen erantzun juridiko jakin

batzuk txertatuta, 26 urte geroago.

Izan ere, 1993an diseinatutako arkitektura juridikoari oratzen dion araudi berriaren

helburuak, labur-zurrean emanda, honako hauek dira:

4/1993 Legearen zenbait lege-aldaketa testu arau-emaile bakar batean bildu eta bateratzea,

hala nola:

1/2000 Legea, ekainaren 29koa, Euskadiko Kooperatiben Legea aldatzen duena;

8/2006 Legea, abenduaren 1ekoa, Euskadiko Kooperatiben Legea bigarrenez aldatzen duena;

Euskadiko Kooperatiba Sozietate Txikiei buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legearen

laugarren xedapen gehigarria, 4/1993 Legearen 67. eta 68. artikuluak aldatzen dituena.

Gainera, araua prestatzeko legebiltzarraren izapidean, Euskadiko Kooperatiba Sozietate

Txikiei buruzko ekainaren 25eko 6/2008 Legea bera jasotzen eta barneratzen da, aldaketa

txiki batzuk eginda, 11/2019 Legearen zortzigarren xedapen gehigarrian, dokumentu

elektroniko bakarrari dagokionez.

Zioen azalpenak arau berrian txertatu izana justifikatzen du sistematikotasun-arrazoiengatik

eta indarreko arauaren identifikazioa eta aplikazioa errazteko xedez; azken batean,

kooperatibari buruzko arauaren aplikazioari lotutako interpretazio-arrazoiengatik.

Bestalde, zenbait erregelamendu-garapen onartu eta argitaratu dira, eta unean-unean kontuan

hartu dira horietan jasotako zenbait alderdi arau-mailaz igotzeko, lege-erregulazioaren

berezkotzat jo baitira:

Legearen garapen orokorreko erregelamendua, martxoaren 29ko 58/2005 Dekretuaren

bidez onartutakoa;

Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren

Erregelamendua, martxoaren 29ko 59/2005 Dekretuaren bidez onartutakoa;

64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa, onura publikoko kooperatiba-sozietateen prozedurari

eta betekizunei buruzko Erregelamendua onartzen duena.

61/2000 Dekretua, apirilaren 4koa, Gizarte Ekimeneko Kooperatibak arautzen dituena

(dekretu horren edukiaren zenbait alderdik legezko finkapena merezi dute).

Horrela, argiago eta ulergarriago bihurtzen da aplikatu beharreko kooperatibari buruzko

araudia.

Sozietate-mota horren eraginkortasunaren eta baliozkotasunaren funtsezko alderdi

erabakigarriak argitzea, enpresa sortzeko aukera demokratiko eta solidario gisa, hala nola

bazkideek hartzen duten erantzukizuna sozietatearen zorrengatik: bazkideen erantzukizuna

eta galeren egozpena.

Kooperatiba-mota jakin batzuen lege-konfigurazioa berrikustea, kooperatiba-araubide

18

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!