20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ZAINTZA-BATZORDEA

Alabaina, EKLk nolabaiteko askatasunari heldu dio estatutuetan arautzerakoan:

ordezkoen kopurua, agintaldiaren iraupena, funtzionamendu-araubidea, bazkide ez

diren baina lanbide-kualifikazioa eta enpresa-arloko eskarmentua duten pertsonak

batzordeko kide izateko aukera (baita batzar orokorrak aukeratuta ere).

Eta 11/2019 Legeak ekarritako berritasuna dela medio, zaintza-batzordean lan-arloko

baterako zaintza txertatzeko ala ez txertatzeko aukera ere ematen da estatutuetan.

Berrikuntza hori zioen azalpenean justifikatu da organoaren osaeraren egokitzapena

dela esanda, sozietate-izaeraren araberako egokitzapena delarik, ez lanekoa. Hori

egia da, baina, era berean, zalantzan jar daiteke kooperatiben izaera demokratikoaren

ikuspegitik, beste sozietate-mota batzuekin alderatuta gardentasun handiagoa baitu.

Horrek arrazoitzen du besteren konturako langileek, nahiz eta bazkideak ez izan,

lan egiten duten kooperatibaren kudeaketa kontrolatzen parte hartu ahal izatea, eta,

horregatik, bazkideen interesak ez ezik, besteren konturako langileen interesak ere

babesten dira.

Aldaketa dela bide, lan-arloko baterako zaintza delako hori bazkideen borondatearen

esku uzten da; izan ere, baliteke bazkideek ez ezartzea, eta, hasiera batean, kooperatiba

bakoitzak bere burua arautzeko gaitasun handiagoa izatea komeni den, gai jakin

batzuetan, eskubide jakin batzuk legez aginduta egotea ere onuragarria da. Aurreko

guztia alde batera utzita, besteren konturako langileak printzipio bereziak dituen

eta lanaren osagaia hain garrantzitsua duen kooperatiba batean gutxieneko kontrola

egiteko aukeratik kanpo utziz gero, atzerapena eragin lezake halako langileen

lan-eskubideei dagokienez, batez ere, euskal araudia estatuko erregulazioarekin

alderatzen badugu, non, azkenean, besteren konturako langileen antzeko eskubide

antzekoa ezartzen baita aginduzko izaeraz, ez zaintza-batzordearentzat, artezkaritzakontseiluarentzat

berarentzat baizik. Dena den, iruzkingile honen iritziz, estatuko

legeak dakarren aukera hori ere zalantzazkoa da.

Nire aburuz, gai horri lotutako bigarren aldaketa ere eztabaidagarria da (hein

txikiagoan); esan nahi baita, besteren konturako langile guztiak hautagarri izatea,

ez soilik kontratu mugagabea dutenak (ez bakarrik hautesle, aurreko EKLk xedatu

bezala). Kontratu mugagabea ez duten pertsonek denborazko lotura txikiagoa

dutenez eta haien interesa epe laburragokoa denez, interes-gatazka handiagoa sor

daiteke epe ertain-luzea xede duen kudeaketa arduratsuagoarekin, nahiz eta egia den

hizpide darabilgun eskubidea kontrol-organoaren kide izateko dela, ez administrazioorganoaren

kide izateko.

Azkenik, 53. artikulu horri doakionez, aipatu behar da, 3. atalak dioenez, zaintzabatzordeko

kideek artezkaritza-kontseiluko kideen erantzukizun-araubide bera

izango dutela eta, beraz, aurreko lege-arauketari eutsi zaio.

Estatuan eta autonomia-erkidegoan, erantzukizun-araubidea berariaz parekatzea

ohikoa bada ere, egile batzuk ez daude ados horrekin, neurriz kanpokoa delako;

areago, zaintza-batzordeko kideak edo kontu-hartzaileak bazkideak izan ohi

direlako eta ez zaielako prestakuntza berezirik eskatzen. Nire ustez, proposamena

zuzena da, baldin eta erantzukizun-araubidearen inguruan esaten dena ulertzen

bada eta pertsona bakoitzari egokitzen bazaio, pertsona horren eginkizunen eta

erantzukizunen esparruan.

196

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!