20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ZAINTZA-BATZORDEA

EKL berrian ez dago aldaketarik, eta, honen aurretik indarrean egon den legean

bezala, batzordearen derrigortasuna kooperatibaren bazkide-kopuruaren dimentsioari

lotzen zaio: 100 baino gutxiago baditu, organoa ez da nahitaezkoa; 100 bazkidek

edo gehiagok osatzen badute, berriz, nahitaezkoa izango da zaintza-batzordea eratu

dadin eta funtziona dezan.

Kontu honetan, EKL ez dator bat Estatuko legearekin, eta autonomia-erkidegoetako

legeen joera nagusia ere desberdina da; izan ere, autonomia-erkidegoek,

antzeko organoari dagokionez (kontu-hartzaileak), nahitaezkoa dela ezarri dute,

kooperatibaren tamaina alde batera utzita.

EKLk eskaintzen duen aukera, hau da, nahitaezko organoa izatea bakar-bakarrik

dimentsio handiko kooperatibentzat (kooperatiben gutxiengoa dira guztien artean),

badirudi kontraesanean dagoela 4/1993 Legeak batzorde hori egituratzean eman

zizkion ahalmen handiagoekin, hori guztia kooperatiben administratzaileen

kudeaketaren gaineko kontrol handiagoa egon zedin, bazkideei gardentasuna eta

informazioa bermatze aldera.

Inolako zalantzarik gabe, organoa nahitaezkotzat jotzen duten araudiek ez dute

kontuan hartu kooperatiba txiki eta ertainentzat derrigortasun horrek dakarren zama,

ez eta batzordearen egokitasuna eta eraginkortasuna zalantzagarriagoa dela halako

kooperatibetan, egiatan, prestakuntza tekniko egokirik ez duten bazkideek izango

baitute erantzukizuna, ezagun dituzten (eta, beraz, honelako edo halako harremana

izango dute haiekin, harreman ona ala txarra) kideek osaturiko artezkaritzakontseiluaren

eta kudeatzailetzaren jarduna fiskalizatzeko helburuz; esan barik doa

baldintzapen horiek guztiek lan objektiboa gauzatzea zailduko dutela.

Nolanahi ere, eta begi-bistakoa izan daitekeen arren, argitu behar da, legeak

hala aginduta ez ezik, bazkideek, beren burua erregulatzeko gaitasuna baliatuz,

estatutuetan jasotako aukera askearen bidez ere ezar dezaketela organoa, kooperatiban

100 bazkide baino gehiago ez direnean.

Hala, 100 bazkide baino gutxiago dituzten kooperatibek behar bezala baloratu

behar dute aukera hori; izan ere, garrantzitsua da kooperatibako organoen artean

autofiskalizazioko bat edukitzea, estatutuetan araututa. Jakina denez, batzar

orokorrak onartu beharko du aukera hori sortze-estatutuak onartzean edo jatorrizko

estatutuen ondoko aldaketa baten bidez.

Horretarako, hainbat inguruabar hartu behar dituzte kontuan, hala nola kooperatibaren

dimentsioa, jarrera parte-hartzailea, izan nahi den gardentasuna, administratzaileen

eta zuzendaritza-taldeetako kideen gainbegiratze- eta kontrol-joera handiagoa edo

txikiagoa, administratzaileak aldian-aldian jardunean dabiltzan eta informazioa

ematen duten…

Legeak aginduta edo estatutuetan hala erabakita, kooperatiba batek zaintza-batzordea

duenean, aginduzko arau batzuk bete behar ditu: gutxieneko kide-kopurua 3koa

izan behar da; bazkide ez diren kideen kopurua ezin da izan batzordekide guztien

erdia baino handiagoa; batzar orokorrak bozketa sekretuaren bidez hautatuko ditu

kideak; administratzaileentzat ezarritako gai askori buruzko lege-arauak aplikatzea,

erantzukizunaren ondorioetarako eta abar.

195

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!