20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ZAINTZA-BATZORDEA

2.– Bazkide izan beharko da zaintza-batzordeko kide izateko, salbu eta estatutuetan

ez-bazkideak onartzeko aukera aurreikusi bada. Bestelakorik onartzekotan,

zuzentasuna, lan-prestakuntza eta esperientzia teknikoa edo enpresariala

eskatuko zaizkio, zaintza-batzordearen betebeharren arabera. Bazkide ez diren kide

horiek ez dira batzordeko kide guztien erdia baino gehiago izango, erditik azpirantz

jota neurtuta.

Kooperatiban berrogeita hamar langile baino gehiago badaude lan-kontratuarekin,

horien artetik aukeratutako ordezkari bat zaintza-batzordeko kide izango da hala

aurreikusten bada estatutuetan.

3.– Batzordeko kideak aukeratu edo kanporatzeko, batzar orokorrean emandako

baliozko boto guztien zatirik handiena beharko da, eta isilpeko bozketa egin beharko

da betiere; estatutuetan oztoporik ezartzen ez bada, berriz ere aukeratu ahal izango

dira, eta administratzaileentzat lege honek ezarri dituen arauak bete beharko dituzte

erantzukizun, lansari, ezintasun, debeku eta erregistroan inskribatzeari dagokienez.

7.1.1. Sarrera

Zaintza-batzordearen eta batzordekideen osaerari dagokionez, araua kontinuista da

eta, hortaz, Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legeak barneratutako aldaketa

esanguratsuei eutsi die, estatutuetan arautuz gero, organoaren kideak bazkide ez izateko

aukerari dagokionez. Hala ere, aldatu egin da 4/1993 Legeak berritasun gisa jasotako “lanarloko

baterako zaintzaren” erregulazioa.

7.1.2. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Artikulua bat dator Euskadiko Kooperatibei buruzko 4/1993 Legearen 50. artikulu

zaharrarekin, eta, hizkera inklusiboaren inguruko moldaketak (gehienbat, gaztelaniazko

bertsioan) alde batera utzita, bi berritasun daude:

− Kooperatibak besteren konturako berrogeita hamarretik gora langile dituenean,

besteren konturako langileek zaintza-batzordean duten ordezkaritza ez da nahitaezkoa

izango, hautazkoa baizik.

− Eta aurreko guztiak ordezkatzen dituen pertsonak ez du zertan kontratu mugagabea

izan; aitzitik, horren lotura mugagabea izan daiteke ala ez; izan ere, baldintza bakarra

lan-kontratua duen langile bat izatea da, ordezkaritzaren aukera lan-kontratu mota

jakin batzuetara mugatu gabe.

Soldatapeko pertsona guztiek aukeratu behar dutela dioen berariazko araua kendu da, baina

agerikoa da, are gehiago kontratu mugagabea ez duten langileak aukeratu daitezkeelako

aldaketa kontuan hartuta, hori horrela dela.

Bi berrikuntza horien jatorria eztabaidagarria da, aurrerago aipatuko dugun bezala.

7.1.3. Iruzkin orokorra eta esanahi orokorra

Zaintza-batzordearen derrigortasunari dagokionez.

194

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!