20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

4.– Aurkaratzeak zehaztuta dauden ondorioak izango ditu eta batzar orokorraren

erabakiak aurkaratzeko ezarritakoaren arabera izapidetuko da.

6.12.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Lege honen beste alderdi berritzaile bat izan da kapital-sozietateen legearen oraintsuko

erregulazioan erabakiak aurkaratzeko ezarri den irizpidea hartzea, kooperatiba-enpresen

trafikoaren segurtasun juridikoaren alde, gainerako sozietateekin parekatzen baitira. Gertaera

horrek, gainera, aukera ematen du sozietate-gatazkei buruzko jurisprudentzia zabal baten

abantailak baliatzeko, eta balioestekoa da, eremu zehatz honetan, aukera horrek ez duela

kooperatiben inongo berezitasunik arriskuan jartzen.

Administratzaileen erabakiak aurkaratzea beti batzar orokorraren erabakiak aurkaratzean

oinarrituta idatzi denez, ezinbestekoa zen ia auzi horri buruzko ia guztia erabat aldatzea.

Erabaki deusezen eta deuseztagarrien arteko bereizketa ezabatu denez (doktrinak gogor

kritikatzen zuen bereizketa hori) kausen, legitimazioaren, epeen eta iraungitzearen arauketa

berria gehitu da.

6.12.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Kide anitzeko administrazio-organoen erabakiak aurkaratu ahal izango dira (ez, ordea,

administratzailearen edo kontseilukide delegatuen egintza baliokideak), kasurako,

artezkaritza-kontseiluarenak edo batzorde betearazlearenak, halakorik balego, legearen edo

sozietatearen estatutuen aurkakoak badira, edo, bazkide baten edo batzuen edo bazkide ez

diren pertsonen mesedetan, kooperatibaren interesak kaltetzen badituzte, hau da, sozietatearen

interesen aurkako akordioak badira.

Legitimazioari eta epeari buruz, administratzaileek eta zaintza-batzordeak erabaki horiek

aurkaratu ahalko dituzte hirurogei eguneko epean, akordioak hartzen direnetik zenbatzen

hasita.

Edozein bazkidek erabakiak aurkaratu ahal izango ditu hirurogei eguneko epean,

erabakiaren berri izan duenetik zenbatzen hasita, betiere erabakia hartu zenetik urtebete

igaro ez bada.

Azkenik, azalpen zabala egin da batzar orokorraren erabakiak aurkaratzeko modua

arautzen duten xedapenei, eta ezarri da aurkaratzeak araututako ondorioak izango dituela eta

batzar orokorraren erabakiak aurkaratzeko prozeduraz denaz bezainbatean ezarritakoaren

arabera izapidetuko dela.

Auzitegietan egikaritu ahal izateaz gain, aurkaratze horiek arbitrajeari lot dakizkioke,

CSCE-EKGKren eskumenen esparruan, 165.2.f. artikuluak xedatzen duen legez.

6.12.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Artikulu horretan, akordioak aurkaratzeko akzioen sistema osoa ezarri da, baina

Kooperatibei buruzko Lege Orokorra ez da aplikatu behar eta, gainera, oraindik ez ditu

EKLren berrikuntzak txertatu.

191

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!