20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

1. XEDAPEN OROKORRAK *1

1.1. Alderdi orokorrak

1. artikulua.– Kontzeptua.

1.– Kooperatiba da enpresa bat garatzen duen sozietatea, zeinaren lehentasuneko

helburua baita bere kideen jarduera ekonomiko eta sozialak sustatzea eta haien

beharrak beren parte-hartze aktiboaren bitartez asetzea, kooperatibismoaren

printzipioak betez eta inguruko komunitateari erantzunez.

2.– Kooperatibak Nazioarteko Kooperatiba Aliantzaren kooperatiba-printzipioetara,

zeinak lege honen esparruan aplikatuko baitira, egokitu beharko ditu bere egitura

eta funtzionamendua.

Lege honen barruan, bestelako edozein antolakunde eta entitate publiko edo

pribaturekiko autonomia eta independentzia osoz jardungo du.

3.– Kooperatibek edozein jarduera ekonomiko edo sozial gauzatu ahal izango dute, salbu

eta kooperatibismoaren oinarrizko eskakizun eta printzipioekin bat ez etortzeagatik

legean espresuki debekatzen bada.

2. artikulua.– Izena.

1.– Kooperatibek beren izenean nahitaez sartu beharko dituzte «kooperatiba-sozietatea»

hitzak edo «Koop. S.» laburdura.

2.– Ezin izango da lehendik dagoen sozietate baten izen bera jarri. Sozietatearen

izena baliozkoa izateko, beste baldintza osagarri batzuk ezarri ahal izango dira

erregelamenduz.

3.– Beste inolako entitatek ezin izango du erabili «kooperatiba» hitza edo «koop.»

laburdura, edozein dela ere entitatearen mota edo izaera, publikoa edo pribatua,

salbu eta xedapenen batek espresuki hartara behartu edo hartarako baimena ematen

dion kasuan.

3. artikulua.– Egoitza soziala.

Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldearen barruan egongo da kooperatibaren egoitza

soziala, bere bazkideekiko jarduera gehienak egiten dituen lekuan edo administraziokudeaketa

eta enpresa-zuzendaritza zentralizatzen dituen lekuan.

4. artikulua.– Gutxieneko kapital soziala.

Gutxieneko kapital soziala ezin izango da hiru mila (3.000) euro baino gutxiagokoa izan,

eta eurotan adieraziko da. Kooperatiba sortzen den une beretik ordainduta egon beharko

da gutxieneko legezko kapital horri dagokion kopuru osoa.

* Alfredo Ispizua Zuazua jaunak, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren arduradunak, egindako iruzkina.

17

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!