20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

Lehenago azaldu den bezala, indargabetutako legean artikulu bakar batean arautzen zen

gaia; orain, aldiz, bi arautan banatzen da: batetik, organo kudeatzailea osatzen dutenen

betebeharrei buruzkoa, eta bestetik, orain aipatzen ari garen moduan, administratzaileek izan

dezaketen erantzukizuna, ez besterik, arautzen duena.

Gainera, bi berrikuntza garrantzitsu daude eska daitekeen arduraren eduki berriari eta

egitatezko administratzaileen aipamen berriari dagokienez, eta horiei ere erantzukizunari

buruzko arauak aplikatuko zaizkie.

6.10.1.1. Tradizioz, legeak ezarri ohi du administratzaileek erantzungo dutela legearen edo

sozietatearen estatutuen aurkako egintzek eragindako kalteengatik, edo karguari datxezkion

betebeharrak ez betetzeagatik eragindakoengatik, betiere doloz edo erruz jokatu badute.

Dena den, eska daitekeen erruaren maila aldatuz joan da denboraren poderioz. Kapitalsozietateetan,

1989az geroztik, erru-mota guztiek, baita arinek ere, erantzukizuna ekar

dezakete. Aurreko euskal legean ñabardura bat ezarri zen, behar bezalako ardurarik gabe

egindako egintzek erantzukizuna sor zezaketelako, eta zorroztasun handiagoz edo txikiagoz

balioetsi behar zen, kargua ordaindutakoa zen ala ez kontuan hartuta. Administratzaile

batzuei ardura-maila txikiagoa onartu zitzaienez, litekeena zen erantzukizuna saihestea,

erru arinaz jokatuz gero.

Horrela, administratzaileen erantzukizunari dagokionez, nolabaiteko larritasuna ezarri da;

izan ere, gaur egun, ñabardurarik gabe, erantzukizuna izango dute, baldin eta jardunean

doloz edo erruz jokatu badute, baita arinkeriaz ere.

6.10.1.2. Lehenengo aldiz, arauaren aplikazioa egitatezko administratzaileei ere hedatuko

zaie.

Horretarako, egitatezko administratzailetzat hartuko da, administratzaile izendatu gabe

ere, karguari dagozkion eginkizunak betetzen dituen pertsona, bai eta, hala badagokio,

sozietatearen administratzaileek horren jarraibideei men egiten diotela jarduten duten

pertsona.

Aitzitik, ez da egitatezko administratzailetzat hartuko kooperatibari finantza-laguntza

ematen dion pertsona hartzekoduna, baldintza edo eskakizun batzuk ezarrita, kontrakoa

frogatu ezean.

6.10.2. Iruzkin orokorra eta esanahi praktikoa

Lege berriak, beste gai batzuetan, aurreko erregulazioaren ildo orokorrei eutsi die; horren

haritik, ezarri du administratzaileek erantzun beharko dutela legearen edo sozietatearen

estatutuen aurkako egintzen ondorioz edo karguari datxezkion eginbeharrak ez betetzeagatik

sorrarazten diren kalteengatik, betiere doloz edo erruz jokatu badute.

Gainera, erantzukizun hori solidarioa izango da, eta egintza kaltegarria egin edo erabaki

kaltegarria hartu zuen organoko kide guztiei eragingo die, honako hauek izan ezik: egintza

hartzen edo betearazten parte hartu ez arren, kaltegarria zela ez zekitela edo, horren berri

izanda ere, kaltea saihesteko ahal zuten guztia egin zutela, edo, gutxienez, berariaz horren

aurka agertu zirela frogatzen dutenak.

184

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!