20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

Proiektu erkidearen parametroaren eta batzarraren jarraibide orokorren barruan,

administratzaile arduratsuak helburu horiek lortu beharko ditu, hala nola enpresaren

jarraipena, bideragarria den bitartean, onura ekonomiko adierazgarririk ateratzen ez badu

ere, edo bazkideentzako ordainsari-, lan- edo kontsumo-baldintza onenak lortzen ez baditu.

6.9.2.4. Artikulu honen hartzaileak kooperatibako administratzaileak dira, eta haien

jokabidea egokitu beharko dute legezko eskakizunetara eta etorkizunean haien aurkako

erantzukizun-demandak aurkez ditzaketen eskatzaileen uzietara.

6.9.3. Beste arau aplikagarri batzuk

Aztertu berri den artikuluan jasotako gaia kooperatiboa da soil-soilik, eta, beraz, ez da aplikatuko

KLOn jasotako Estatuko erregulazioa; gainera, esan beharra dago azkena ez dela eguneratu arlo

horretan, eta, hortaz, euskal legean ezarritakoari egiten dion ekarpena deuseza da.

Hala ere, merkatuan jarduten duen sozietate ororentzat zeharkako gaiak direnez, komeni da

administratzailearen betebeharren eremua osatzea, Lehia Desleialari buruzko Legeak (bere

eginbeharrak ez betetzeari edo desgaraiko atzera egiteei dagokienez) eta Enpresa Sekretuen

Legeak ezarritakoekin bat etorriz.

6.10. Administratzaileen erantzukizuna

50. artikulua.– Administratzaileen erantzukizuna.

1.– Administratzaileena izango da legearen edo estatutuen kontrako egintzen ondorioz

sorturiko kalteen erantzukizuna, baita karguari dagozkion funtzioak ez betetzean

eragindakoena ere, betiere dolo edo erruz jardun badute.

2.– Erantzukizun solidarioa dute egintza kaltegarria gauzatu edo erabaki kaltegarria

hartu duen organoaren kide guztiek, salbu eta honako hau frogatzen dutenek:

erabakia hartu edo betearaztean esku ez hartzeaz gain, ez zekitela erabaki hori

hartu zenik, edo, jakin arren, kalteak saihesteko beharrezkoa zen guztia egin zutela,

edo, gutxienez, espresuki jo zutela erabakiaren aurka.

3.– Erantzukizuna berbera izango da egintza edo erabaki kaltegarria batzar orokorrak

hartu, baimendu edo berretsi bazuen ere.

4.– Administratzaileen erantzukizuna egitezko administratzaileengana ere zabaltzen

da. Xede horretarako, egitezko administratzailetzat joko da hala administratzaile

izendatu gabe haren funtzioak betetzen dituena nola sozietateko administratzaileek

beren jardunerako jarraitzen dituzten jarraibideak ematen dituena.

Ez da egitezko administratzailetzat joko kooperatibari laguntza finantzarioa

baldintza eta errekerimendu batzuk ezarrita eskaintzen dion hartzekoduna, salbu

eta kontrakoa frogatzen den kasuan.

6.10.1. Berrikuntza nagusiak aurreko araudiaren aldean

Administratzaileen erantzukizunaren erregulazioak saihestu ezinezko zenbait berrikuntza

izan ditu, sozietateen gobernu korporatiboari buruzko lege-berrikuntzetara egokitzeko xedez.

183

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!