20.12.2021 Views

EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGEAREN GAINEKO IRUZKINAK

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak (E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a) 5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen testu artikulatuari buruzko iruzkinak
(E.H.A.A. 247.zb, 2019ko abenduaren 30a)
5/2021 Legeak, urriaren 7koak, aldatua (E.H.A.A. 209.zb, 2021eko urriaren 20a)

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

KOOPERATIBA ADMINISTRATZEA ETA ORDEZKATZEA

Aitzitik, ez dirudi kapital-sozietateen leialtasun-estandarra kooperatibei ez zabaltzeko

inongo arrazoirik dagoenik. Bazkide ez den kooperatibako administratzaileak, haren

profesionaltasuna dela kausa izendatutakoak, ez dio inoiz leialtasun gutxiago zor izango

sozietateari kooperatiba izateagatik; Administrazio-organoan jarduteko izendatutakoak

bazkideak badira, aldiz, guztiz zentzugabea da leialtasun txikiagoa eskatzea kooperatibako

lankideen aurrean eta guztiek partekatzen duten proiektuaren aurrean beste kapitalsozietate

bateko kanpoko agintariari baino.

Beraz, gomendagarria dirudi, hedaduraz, lege honetan berariaz jasotako inguruabarrak

ez ezik, KSLk dakarren zerrenda zabalagoan ageri direnak desleialtasun-kasuen artean

jasotzea, kontua ez baita inguruabar berriak gehitzea, betebehar orokor horren zehaztapen

hutsak direlako.

Hain zuzen ere, betebehar horren aurkakotzat jotzen da sozietatearekiko transakzio ezarruntak

egitea, sozietatearen izena erabiltzea edo administratzailearen izaera argudiatzea

bidegabeki eragitea jarduketa pribatuak egiteko xedez, karguari lot dakizkiokeen

hirugarrenen abantailak edo ordainsariak lortzea (adeitasun hutsezko arreta denean izan

ezik), norberaren edo besteren konturako lehiazko jarduerak garatzea, edo sozietatearen

aktiboak helburu pribatuekin erabiltzea, informazio pribatua ere aintzat hartuta.

6.9.2.2. Aurreratu den bezala, administratzaileek beren kargua bete beharko dute, eta

legeak eta estatutuek ezarritako betebeharrak bete, enpresaburu ordenatu baten arduraz.

Enuntziatu horrek nolabaiteko beldurra eragin zuen hirugarrenen balioespenek betebehar

hori ez betetzea leporatuko ote zieten administratzaileei, haien kudeaketa arrakastarik

gabekotzat jo daitekeenean, dela kudeaketa eraginkorragoa egiteko gaitasunik ez

izateagatik, dela merkatuaren inguruabar txarrak gainditzen ez jakiteagatik, horren

ondorioz, justifikazio gutxiko auzi ugari etor zitezkeelakoan.

Behar bezala jarduten duen administratzailearen jarduna ez-betetzetzat jo ez dadin, nahiz

eta emaitzarik onenak lortu ez, enpresaren eskumena babesteko printzipioa jaso da.

Printzipio horrek esan nahi du arduraren estandarra betetzat joko dela administratzaileak

fede onez, interes pertsonalik gabe, informazio nahikoarekin eta erabakitzeko prozedura

egoki baten arabera jardun duenean.

Asmo txarrez jokatu ez bada, ez geldotasunez edo zabarkeriaz, ezpada, arrakasta gutxiz, ez

da erraza izango administratzaileari arduragabekeria aurpegiratzea, sozietatearen emaitza

onek lagundu ez arren. Dena den, eskumen horretan ez da inoiz sartuko artikulu honek

interes-gatazketan ezartzen dituen betebeharrak ez betetzea.

6.9.2.3. Hala ere, administratzaileak beti sozietatearen interesik onenaren alde jardun behar

duela ezartzen denean, gogorarazi behar da, arauaren merkataritza-jatorria gorabehera,

kooperatibak eta kapital-sozietateak arras desberdinak direla sozietatearen interes horren

esanahiari dagokionez.

Kapital-sozietateetan, administrazio-organoaren zeregin nagusia bazkideentzako balioa

sortzea dela adierazi dugu, baina kooperatibaren helburua erabat desberdina da; hala,

kudeaketa jasangarria eta, ekonomiaren ikuspegitik, asmo txikiagoko proiektua lehenetsi

ahalko dira.

182

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!